Larunbata, 2011ko irailaren 24an : erregai fosilen erabilpenaren ttipitzeari buruz zuzendua izanen den mundu mailako eguna!

“Planeta mugitzen da!” erregai fosilen erabilpenaren ttipitzeko eta klima aldaketari buruz aterabideen aldarrikatzeko mundu mailako mobilizazio eguna da. Karia hortarat, ber egunean, munduko kontinente eta herri guzietan, milaka ekintza bururatuak izanen dira.

Euskal Herrian burutuko den ekintzaren helburua izanen da afitxa eta pegatak ezartzea hiri eta herri ezberdinetan agertzen diren ekologikoki eta sozialki arduragabeak diren bankuen agentzietan. Lehenetsiak izanen dira bereziki 3 frantses banku beren nazioarteko inbertsioek (arroka gasetan, petrolio ez konbentzionalan, lur azaleko meategietan, etab.) dituzten ondorio ekologiko larriengatik. Hain xuxen ere : BNP-Paribas, Société Générale, eta Crédit Agricole eta bere LCL filiala dira.

Goazen denak afitxa eta pegatak lagun! Horien eskuratzeko, pasa irailaren 22a aintzin, azken epea, Bizi!ren egoitzan, 20 Cordeliers karrikan Baionan Ttipian. Xehetasun gehiagorentzat, deitu 05 59 25 65 52 zenbakirat edo idatz emaila helbide honetarat: bizimugi@orange.fr

Ez ahantz zehaztea zein banku agentzia berriz apainduko duzuen, ez ditezen militante guziak ber gunetara joan…

Jakin behar da frantses bankuek Frantzia baino 3 aldiz gehiago berotegi efetuzko gas isurketa egiten dituztela nazio arte mailan parte hartzen duten inbertsioen bidez. Iraunkortasunatik gero eta gehiago urrunduz, banketxe horiek erregai fosiletan erregai berriztagarrietan baino 10 aldiz inbertsio gehiago egiten jarraitzen dute.

Behar zaie galdegin politikaz aldatzerat, edo bankuz aldatu behar dugu. Hortarako ardura eza guttiago erakusten duen banku bat hautatzen ahal da edo kondu bat idekitzen ahal banku etiko batean (Nef edo Crédit Coopératif-ean bezala).

Informazio gehiago “Banketik” Lan Taldearen irudian klikatuz, web gune honetan berean.

Irailaren 24eko egunari buruzko xehetasunentzat (ez dira euskaraz), klika hemen: www.moving-planet.org/fr

Alda bankuz, alda bankua !

Changeons de banque, changeons les banques !

Stop aux investissements fossiles !