Ostiral guziz 18:00etatik goiti, TXIRIBOGA KANTUZ!

Euskal kantuak deskubritu nahi dituzu? Untsa kantatzen duzu bainan ez duzu ongi ulertzen kantuen erran nahia? Kantatzea maite duzu bainan aspertua zira dutxan bakarrik artzea?

Beharrik TXIRIBOGA ostatuak zuri pentsatu duela. Urriaren 7tik goiti ostiral guziz 18:00etatik goiti izanen da giro!

Kantuz artzerat edo kantuen ikasterat eta tokiko edari onen gozatzerat etortzen ahalko zira TXIRIBOGArat (25 Cordeliers karrika, Baiona ttipia)!