HSBC afera: Bizi!ko 7 militante deituak dira asteartean, martxoaren 17an Elkartasun elgarretaratzea, asteartean, 9:00etan HSBC aitzinean

  Bizi!ko 7 militante deituak dira astearte honetan martxoaren 17an goizeko 9:30tan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz.     Barth, Jon, Mattin, Nicole, Txetx, Sabrina, Yannick  -denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak- entzunak izanen dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean».     Bizi!k poliziara deituak diren aktibista horiei elkartasuna adierazi …

Continue reading

Martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan: Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldi ofizialila

  Bizi! Xiberoak kümitatzen zütü Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldi ofizialilat. Hitzordüa martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan, Bildozeko paseatze abiatzean, leheneko tren bidean. Zaizte saldoan züen bizikletekin eta ebilteko oskiekin. Ebia balitz, hitzordüa Mauleko plazako kioskoan. Informazione hau züen üngürüan eta ahal oro zabal ezazüe. Eskerrik hanitx.

Sacrée Croissance ! gaualdia

Oraindanik bere agendan erreserbatzekoa den gaualdia : martxoaren 13an ostiralarekin, “Sacrée Croissance” filma proiektatua izanen da, Marie-Monique Robin bere egilearen presentziarekin, Urruñako Itsas Mendi zineman. Filma honen proiekzio bakarra izanen da iparraldean.   Gaualdi berezi hori antolatua da iparraldeko herriko etxeen klima-energia trantsizio itunaren izenpetzearen lehen urtebetetzea kari. Uztaritzen izan zen 2014ko martxoaren 14an. Geroztik, …

Continue reading

Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari

Txetx Etcheverry, Bizi!-ren koordinaketaren kidea komisaldegiko manamendura agertu da goiz huntan. « Taldean egin ohointza »gatik ideki inkestaren kari antolatua zen entzunaldi hori, Bizi!-k Baionako HSBC bankuko agentziatik 8 jarleku hartu baititu. Komisaldegira sartu baino lehen, Txetx-ek adierazpen laburrak egin dizkio prentsari, ATTAC France eta Basta-k argitaratu duten « le Livre noir des banques » …

Continue reading

Taldean eginiko ohointzarentzat inkesta

Bizi! elkartearen lehendakaria deitua izan da (entzute libre batetara) astearte honetan otsailaren 17an goizeko 9:00etan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz. Zerga ihesa ahalbidetzen duen sistema erraldoi bat eta diru zikinaren zuritzea antolatzen duen HSBC bankuaren aurka protestatzeko, HSBC-ren Baionako agentzian bahituak izan diren altzarien ondorioz, inkesta bat idekia izan da. …

Continue reading

Zerga ihesa: Bizi!k Baionako HSBC bankuaren agentzian altzari bahikuntza bat egindu

Ostegun honetan, otsailaren 12an, 14:30tan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek HSBC bankuaren Baionako Thiers karrikako agentziako hainbat alki hartu dituzte eta beren mugimenduaren egoitzan ezarri dituzte. Gunetik atera aintzin (inguruetako publikoaren eta ondoko xantier bateko langileen txaloek lagundurik), militanteek bankuko arduradun bati Attac eta Bastamag (*)-ek argitaratu berria duten «Livre noir des banques» («Bankuen …

Continue reading

Alternatiba Itzuliak bere lehen parioa irabazi du!

67 710 euro bilduz otsailaren 3ko, Alternatiba Itzuliak bere esperantza guziak gainditu ditu: finkatu zuen bere crowdfunding finantzaketa parte hartzailearen helburua %110-etik goiti kausitu du. Pario horrek ezinezkoa zirudien hartua izan zelarik. Eta oraino konplikatuagoa bilakatu da Estatu mailan urtarrila hastapenean iragan diren gertakari tragikoen ondorioz nagusitu den giro iluna dela medio. Crowdfunding kanpaina bera …

Continue reading

Alternatiba: 61 340 euro otsailaren 1a aitzin!

Alternatibak 2015eko udan klimaren alde eramanen dituen 5 000 kilometroen antolatzeko 61 340 euro behar ditu. Horren helburua hamar milaka eta ehun milaka jende mobilizatzea da: -aldaketa klimatikoa saihesten duten alternatiben eta trantsizio sozial eta ekologikoa zehazki ahalbidetzen duten iniziatiben aintzinean emaiteko. -larrialdi klimatikoaren aitzinean erabaki hartzaile haundiek duten arduragabeko geldirik egoiteari «stop» erraiteko. Diru zamaren ia …

Continue reading

«Euskal Herria burujabetza energetikorantz» hitzaldi-eztabaida

Udalbiltzak (*), Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien biltzarrak, Bizi ! mugimenduarekin batean ostirala honetan, urtarrilaren 23an, arratseko 19 :00etan aurkeztuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan,20 Cordeliers karrikan Baionan, ‘Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida’. Xabier Zubialde, gidaren egileak, Igor Aldalur, Eibarko zinegotziak eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kideak, Iban Grossier-ek Bizi ! mugimenduko …

Continue reading

Charlie Hebdo-ren kontra atentatua, elkarretaratzeak 18:30etan

.Bizi !-k bere elkartasuna adierazten die Charlie Hebdo-ren kontra gertatu den antentatuaren biktimei, beren familiei eta lagunei, eta antolatuak diren salaketa elgarretaratzeetarat joaitera deitzen du, goiz huntan gertatu den atentatuaren ondorioz. Baionan, hitzordua finkatua da gaur urtarrilaren 7an asteazkenarekin arratseko 18:30etan herriko etxearen aintzinean. Miarritzen, hitzordua finkatua da gaur urtarrilaren 7an asteazkenarekin arratseko 18:30etan  Casino Municipal-aren …

Continue reading