Molde horren bidez, Le Monde egunkariak, astearte honetan, otsailaren 10ean, argitaratu dituen hainbat dokumentoren arabera, HSBC bankuak Frantses Estatuan zerga ihesaren antolakuntzan duen eginkizuna nahi zuten salatu.
«Zerga ihesak Frantses Estatuan Estatuari urtero 60 eta 80 miliar euroren eskasa sortzen dio» baieztatu du Jonathan Palais-k, Bizi!ren bozeramaileak. «Gutieneko anbizioa lukeen Trantsizio energetikoaren lege baten finantzaketak behar lituzke 30-40 miliar euro. Horrek erakusten ditu zenbaki horien garrantzia eta finantza publikoak agortzen dituen fenomeno kriminal horren ondorio katastrofikoak. HSBC-k aberatsenei kolektibitatearen ebasteko parada eskaintzen die, haurtzaindegi, bizitegi, ikastetxe, osagarri eta garraio publikoen kaltetan. Hots alderantzizko Robin Hood-a da, pobreenak ebasten dituena aberatsenak oraino gehiago aberasteko».
«Jendarteari deia luzatzen diogu eragin dezan finantza publikoen harrapakeria horren gelditzea aldarrikatzeko.» adierazi du bere aldetik Sabrina Ravetta-k, Bizi!ko ekintzalarien beste ordezkariak. «Gure begietan ohointza hori eskala haundian nahitara antolatzen duen HSBC-ren ondare eta ontasunak segidan bahituak izan behar dira eta botere publikoen eta jendartearen esku utziak. Gaur etsenplua ematen dugu: berreskuratu diren aulkiak gure elkartearen egoitzan ezarriak izanen dira eta horrela trantsizio energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren alde gure ekintza publikoa lagunduko dute».
(Loturik diren argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko behar dituzuen eskubide guziekin dira)
(*) “Le livre noir des banques”, Les Liens qui Libèrent argitaletxean