Bizi!k Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetan Trantsizio Energetikoari buruzko bere lehen txostena aurkeztu du Baionan, larunbata honetan, irailaren 24an, goizeko 10:00etan, herriko etxeek trantsizio energetikoari buruz hartu engaiamenduen gauzatzeaz arduratzen den Hitza hitz batzordearen lehen txostena aurkeztua izan da. Ekitaldi hau, Estatu mailan Herritar Trantsizio mugimenduak 3. aldikotz antolatzen duen egun bereziaren kari iraganen …
Sep 21 2016
Trantsizioaren Eguna Iparraldean : Bizi!ren 2 hitzordu!
Larunbata honetan, irailaren 24an, Trantsizioaren Egunaren karietara, hara Bizi!ren 2 hitzordu ezin huts eginak : Hitza Hitza Batzordearen Iparraldean Trantsizio Energetikoari buruzko lehen jarraipen txostenaren aurkezpena, 20, Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian. “Bizi!kletaren Besta” 10etarik goiti hainbat hitzordu eta Mauleko Herriko Etxe aitzinean talde argazkia 11:30tan. 1 – Ipar Euskal Herriko Trantsizio Ekologikoaren ezin huts …
Sep 12 2016
Hitza hitz, trantsizio energetikoari buruz, lehen txostena!
Bizi!k Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetan Trantsizio Energetikoari buruzko bere lehen txostena argitaratzen du Baionan, larunbatean, irailaren 24an, goizeko 10:00etan, herriko etxeek trantsizio energetikoari buruz hartu engaiamenduen gauzatzeaz Hitza Hitz batzordearen lehen txostena publikoari aurkeztua izanen da. Ekitaldi hau, Estatu mailan Herritar Trantsizio mugimenduak 3. aldikotz antolatzen duen egun bereziaren kari iraganen diren ehun pasa …
Sep 12 2016
BIZI!kletaren BESTA!
Setemearen 24ean, BIZIkletaren besta: norekilan, norentako eta zerentako? Besta berezi hori, BIZI! Xiberoa-k dizü lehentze antolatzen. Xiberoa-ko bizizale oroer hersatzen da: zaharrer eta gazteer, haurrer eta gehitüer. Besta honen helbürüak direlarik: 1. Pirripita erabilpenaren azkartzea ; 2. Maulen berian eta Maule üngürüan pirripita ebilbideen sorraraztearen aküllatzea ; 3. Gero Xibero osoan barreatzeko gisan, Ligi-Aterei artino, …
Aug 01 2016
Bizi! klika zonbaitetan!
Bizi!ri buruz jakin nahi izan duzun guzia, galdatzea ausartu gabe! Bizi!k bere lehen 5 urteetan eramaniko etengabeko lanari buruzko bideoa non Bizi!ren helburuak, lan moldeak eta ibilmoldeak agertzen diren. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=ncklmsoKfFQ] Bizi!ko kide bilakatzeko: Kide bilakaktzeko, Hitzarmenarekin adostasuna erakutsi behar da, eta kidetza dokumentoa osaturik igorri behar da kidetzaren ordainketarekin. -10 euro ikasle, langabetu, langile …
Jul 26 2016
Euskal Herria trantsizioan izan dadin: elgarrekin Herri Elkargoa eraiki dezagun!
Asteazken honetan, uztailaren 27an, arratseko 19:00etan, Baionan, Xaho Pelletier pentzean, Laborarien Xokoaren ondoan, Euskal Hirigune elkargoa sinbolizatzen duen etxe bat eraikia izanen da. Ainitz artista eta pertsonalitate ere hor izanen dira besta giroko topaketa elkarretaratze honetan. Helburua da eremu instituzional berri horren sortzeari dagokionez tokiko jendarte zibilaren atxikimenduaren erakustea. Alabainan, deus ez da behin betiko …
Jul 19 2016
Baionako Bestak Bizi!-rekin
Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 23a asteartetik uztailaren 29a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak ! Milesker izena emaitea taula betez
Jul 07 2016
Zero Zabor-i buruz plastikozko zakuen debekatzearekin
2016eko uztailaren lehen honetarik geroz (https://www.service-public.fr/professionnels-entreprises/actualites/008384), frantses legeak debekatzen du kutxetako plastikozko zakuen banatzea. Bestalde, uztailaren 3an ospatzen zen Nazioarte mailako Plastikozko zakurik gabeko eguna (www.journee-mondiale.com/392/journee-mondiale-sans-sacs-plastique.htm). Plastikozko zakurik gabeko mundu bati buruz duten ikuspegi amankomuna lagun, Bizi! ren Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor lan taldea eta Surfrider-en euskal laguntzaileen ordezkaritza elkarlanean hasi dira oraino urrunago …
Jul 05 2016
49.3, Lan legea : izenpetu eta izenpetu arazi lehenbailehen!
Deia izenpetu, eta izenpetu arazi! AFPk dionez, Manuel Valls-ek behar luke astearte honetan, 15:00etan, hemizikloan adierazi 49-3 artikulua erabilia izanen dela lan lege proiektuaren onartarazteko bozkatzetik pasatu gabe, diputatu biltzarrean bigarren aldikotz pasatzerakoan. Ondorioz, guttiengoa duen lege honen pasatzea saihesteko, legebiltzarrean gelditzen den molde bakarra da zentsura mozio baten pausatzea. Horretarako 58 diputaturen izenpetzeak behar …