BIZI!kletaren BESTA!

Prentsaitzinekoa1

Setemearen 24ean, BIZIkletaren besta: norekilan, norentako eta zerentako?

Besta berezi hori, BIZI! Xiberoa-k dizü lehentze antolatzen. Xiberoa-ko bizizale oroer hersatzen da: zaharrer eta gazteer, haurrer eta gehitüer. Besta honen helbürüak direlarik:
1. Pirripita erabilpenaren azkartzea ;
2. Maulen berian eta Maule üngürüan pirripita ebilbideen sorraraztearen aküllatzea ;
3. Gero Xibero osoan barreatzeko gisan, Ligi-Aterei artino, Atharratze eta beste herri elibatetik iragaitez. Eta ber gisan, iparraldealat bürüz Departamendüko pirripita ebilbideer jüntatzez (horik Europako ebilbide handiener josirik direlarik). Pirripitak, harahonakatze llabürretan otoa aisa ordezka lezake. Jakitez kasü horietan dirala otoak haboroenik kozatzen, pirripitaren erabilteak hon baizik egin lezake gure osagarriari eta klimaren babesteari…

Üdüri ziküzü pirripita ebilbideen sortzea ez dela hiri eremü handien axola edo arrenküra baizik, eta Xiberoak ere merexi düala holako lan bat bere eremüan eramanik izan ledin. Orhitarazten ahal dizügü ere Xiberoa « Hazkunde berdearentako energia positiboa düan lürraldea » izendatürik izan dela, non otoaren erabilpenaren alternatibak xütik ezari behar diren. Ber denboran, Mauleko herriko etxeak bere « Agenda 21 » delakoari esker, pirripitaz eta hoinez kurritzeak lagüntü behar lütüke.

Hitzak eta intensione ederrak egiazta ditzagün! Horrentako, oraidanik galdegiten dizügü :

 gainti batetara diren Mauleko karriketan, bi gaintietako pirripita ebilbideak plantan ezari ditzen,
 segürtatürik diren pirripita ebilbideak sortürik izan dütüan, Maule eta Maule üngürüan diren herrien artean,
 eta Xiberoa osoan sortzen ahal lizatekean pirripita ebilbideen sare bat gogozkatürik izan dadin.

Pirripitaz ebil gütüan!

flyer