49.3, Lan legea : izenpetu eta izenpetu arazi lehenbailehen!

Capdevielle-Alaux

Deia izenpetu,
eta izenpetu arazi! 

AFPk dionez, Manuel Valls-ek behar luke astearte honetan, 15:00etan, hemizikloan adierazi 49-3 artikulua erabilia izanen dela lan lege proiektuaren onartarazteko bozkatzetik pasatu gabe, diputatu biltzarrean bigarren aldikotz pasatzerakoan.

Ondorioz, guttiengoa duen lege honen pasatzea saihesteko, legebiltzarrean gelditzen den molde bakarra da zentsura mozio baten pausatzea. Horretarako 58 diputaturen izenpetzeak behar dira bildu. Lege biltzarrean lehen aldikotz lege proiektua pasatu delarik, bakarrik 2 izenpetze eskas ziren ezkertiar eta ekologista zentsura mozio baten pausatzea lortzeko.

Azken aste hauetan, Bizi!k lan jarraikia eraman du Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux euskal kostako PS alderdiko 2 diputatuei buruz, zentsura mozio hori izenpetu dezaten, lege proiektua lehen aldikotz legebiltzarrean pasatu zenean ez zutelarik izenpetu.

Lagun gaitzazue 2 diputatuen konbentzitzen behereko deia hau izenpetuz :

bizimugi.eu/eu/francais-mmes-les-deputees-de-la-cote-basque-signez-a-votre-tour-la-motion-de-censure-de-gauche-et-ecologiste-contre-la-loi-travail

Izenpetze bakoitzak zuen izena daraman ereduzko mezu bat igorriko du 2 diputatuen helbide elektronikoetara. 

Milesker zuen parte hartze bizkorraz! Eta milesker dei honen itzularazteaz ahal bezain fite zuen inguruan!

Xehetasunak :

Bizi!