Trantsizioa eta haren jarraipena… martxan !

 

hitza-hitz5

Bizi!k Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetan Trantsizio Energetikoari buruzko bere lehen txostena aurkeztu du

Baionan, larunbata honetan, irailaren 24an, goizeko 10:00etan, herriko etxeek trantsizio energetikoari buruz hartu engaiamenduen gauzatzeaz arduratzen den Hitza hitz batzordearen lehen txostena aurkeztua izan da. Ekitaldi hau, Estatu mailan Herritar Trantsizio mugimenduak 3. aldikotz antolatzen duen egun bereziaren kari iraganen diren ehun pasa gertakarien baitan kokatzen da. Herritar guziak gomitatuak dira Hitza Hitz Batzordearen ondoko bilkura publikora, asteazkenean, urriaren 12an, arratseko 18:00etan, 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian. 

hitza-hitz4

 

2014eko martxoko hauteskundeetarik landa, Lapurdi, Baxe-Nafarroko eta Xiberoko 30 Herriko Etxe, Iparraldeko biztanlegoaren %75a ordezkatzen dutenak, Bizi!ren Trantsizio Energetikoari buruzko Itunaren izenpetzaile dira. Horren bidez 12 arlotan (hirigintza, mugikortasuna, energia, egoitzak, laborantza, ondarkinak, etab.) sailkatuak diren 50 bat ekintza biltzen dituen Klima-Energia tresna kutxako hainbat ekintzaren gauzatzerat engaiatu dira.

hitza-hitz3Herritarrek jarraipen lana egiteko zinezko tresna den Hitza hitz batzordea, 2014etik geroz ari da engaiamendu horien jarraipena egiten. 2016eko lehen urte erdian lehen txosten bat idatzia izan da eta hemen beherean aurkituko duzue:

[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2016/10/Rapport-Hitza-Hitz-Complet.pdf”]


[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2016/10/Hitza-Hitz-Batzordearen-Lehen-Txostenaren-funtsezkoena.pdf”]


[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2016/10/Synthese-Du-Rapport-Hitza-Hitz-V2-Fr.pdf”]


dscn2339Herritar guziak gomitatuak dira Hitza Hitz Batzordearen ondoko bilkura publikora, asteazkenean, urriaren 12an, arratseko 18:00etan, 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian. 

Alabainan, Hitza hitz taldearen lana indartuko da tokian tokiko laguntzaile eta langileen dinamizazioarekin, herri eta biztanleen arteko topaketa berrien bidez, herritar jarraipen permanente baten baitan.

2018 urtean bigarren txosten bat plazaratua izanen da. Aintzinamenduen neurketa zehatza egiten ahalko da 2016 urteari konparatuz, herrikako fitxa indibidualei esker.

Tresna kutxa berri bat eta trantsizio energtikoaren itun berri bat 2018tik goiti landuak izanen dira, 2020ko herriko hauteskundeei begira.

Herriarteko sail bat proposatua izanen da klima-energia oinarri programatiko gisa Ipar Euskal Herri elkargoarentzat