2016eko uztailaren 6eko Koordinaketaren gai zerrenda

Lan legearen kontrako militante bat zanpatua

Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa. Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte …

Continue reading

Ez digute manifestatzea debekatuko!

Gobernuak  sindikatuei debekatu berri die ostegun honetan, ekainaren 23an, lan legearen kontra manifestatzea. COP21aren karietara errefusatu dugun bezala justizia klimatikoaren aldeko elgarretaratzeen kontrako debekatze ezberdinenei obeditzea, ezin onartuzkoa da gure oinarrizko eskubide demokratikoen kontrako eraso hauen onartzea! Gobernu honek erabaki du lotsa gabe arizaitea (guttiengoa duen lege baten bortxaz pasatzea, jakinez lege horrek lege araudiak …

Continue reading

Bizi!ren 2016eko ekainaren 22ko koordinaketaren gai zerrenda

Lan legea : Bizi ! eta Colette Capdevielle PS-en diputatuaren arteko gutun trukaketa

Colette Capdevielle-i, Pirinio Atlantikoetako 5. bozkaguneko diputatuari Baiona, 2016eko ekainaren 8an Gaia : zure 2016eko maiatzaren 27ko gutunari erantzuna Anderea, Gure maiatzaren 24eko gutun irekiari ekarri diozun erantzunaz eskertzen zaitugu. Alegeratzen gira zurekin guttienez bi jarreraren partekatzeaz: gure errefus amankomuna El Khomri legearen 2. artikuluari dagokionez. Honek zalantzan emaiten du Frantses Estatuan lan zuzenbidearen giltzarria …

Continue reading

Euskal kostako diputatu andereak, zuek ere izenpetu ezazue lan legearen kontrako zentsura mozio ezkertiar eta ekologista

Euskal kostako Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux andere diputatuei zuzendua den petizioa Euskal kostako diputatu andereak, zuek ere izenpetu ezazue lan legearen kontrako zentsura mozio ezkertiar eta ekologista! Ekaina bukaera honetan, El Khomri lege proiektua berriz itzuliko da bigarren irakurketarentzat bertan aulkia duzuen diputatu biltzarrerat. Orduan gobernuak berriz ere erabiliko du 49-3 artikulua jendartearen, eragile sozialen eta …

Continue reading

Bizi!-ren gutun irekia Euskal Kostaldeko alderdi sozialistako 2 legebiltzarkideei

Bizi!ren gutun irekia Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux-ri Bertan Bizi!k galdegiten die Lan Legearen kontrako ezkerreko zentsura mozio ekologista izenpetzea       Bizi! 22, Cordeliers karrikan 64 100 Baionan Tel : 05 59 25 65 52 info@bizimugi.eu   Sylviane Alaux, Colette Capdevielle, Pirinio Atlantikoetako 6. eta 5. bozkaguneetako legebiltzarkideei Baiona, 2016ko maiatzaren 24a, Gaia: …

Continue reading

[:fr]Martinez t’es foutu, les riches sont dans la rue !

2016ko maiatzaren 25eko Bizi!ren Koordinaketa

Fesseinhem-en nuklearraren kontrako hitzartzea: Txetx Etcheverry-ren kontra prozedura bat idekia!

Txetx Etcheverry, Bizi! Euskal mugimendu altermundialistako militantea, entzuna izan da astearte honetan, maiatzaren 10ean, goizeko 10:00etan Baionako polizia-etxean. Bertan ikasi du Baionako Prokuradoreak 2016ko martxoaren 22an ideki zuela prozedura bat bere kontra “Fesseeinhem-en, 2015eko uztailaren 20an, deklaraziorik egin gabe manifestaldi bat bide publikoan antolatzeagatik eta bide publikoan ibilgailuen zirkulazioari trabak ezartzeagatik”. Txetx Etcheverry-ri leporatzen zaion …

Continue reading