Bizikutzu 36 – 2021eko iraila

Ezinezkoa denak pixka bat gehiago gostatzen du (…)

Pepe Mujica

Editoriala

Politika, literatura, eskola, etab. arloetan… sartzea dugu! Baina zein da Biziren sartzea? Engaiamendu bat da. Eta denak hortara bultzatzen gaitu. Bereziki IPCCren azken txostenak. Azken honek deiadarra jotzen du. Harritzekoa da nola soka ez den oraino hautsi! Baina zein engaiamendutaz ari gira? Lehenik eta behin, engaiamendu kolektibo eta militanteaz, indar harreman bat plantan ezartzeko, erabaki politikoetan eta orientazio ekonomiko eta sozialetan eragin zehatza izan dezakeen masa kritikoa lortzeko. Horren kausitzeko, tresnak proposatuak dira: denei informatua eta trebatua izaiteko parada eskaintzen duten Klima Egonaldia eta MRA Fundazioan emandako prestakuntzak. Engaiamendua norbanakoaren mailakoa ere izaiten ahal da edo izan behar da, hurbilekoekin, familiarekin, lankideekin eta lagunekin egin elkarrizketaren bidez. Konbentzitu, behin eta berriz.

Orduan, sartze honentzat, engaia zaitezte!

Potreta : Emma, Baiona, 24 urte

Bizik nire egungo izaeran eragin handia izan du. Ekiteko behar gorria eta aberatsenei eta ahaltsuenei lehentasuna ematen dien sistema bat aldatzeko beharra ulertu ditut, azken hori, izan ere, biztanleriaren gehiengoaren kaltetan egiten delarik.

Bizik nire egungo izaeran eragin handia izan du. Piskat ustekabean sartu naiz. Ikaslea nintzen komertzio eskolan, eta, garapen iraunkorraren alde egiten zuten enpresa berritzaileetan egin nahi nuen lan. Zerbitzu zibiko bat hasi dut eta 24 ordu igaro orduko Bizin militantea bilakatu naiz. Egindako ikastaroak, bilkurak, adituekin trukaketa tarteak, lurraldean dauden alternatiben ezagutzak, ekiteko zegoen behar gorria eta aberatsenei eta ahaltsuenei lehentasuna ematen dion sistema bat aldatzeko beharra ulertu ditut, azken hori biztanleriaren kaltetan egiten delarik – egungo krisi sanitarioak berriz ere agerian utzi duena.

Komertzio eskola utzi dut eta Ikasketa politikoen institutu batetara abiatu naiz enpresa publiko batean edo Gobernuz kanpoko Erakunde batean lana egin ahal izateko. Batzutan ez da erraza izan nire familiarekin hilabete gutxitan itxuraldatzen ikusi nautelako eta beldurra eman die. Baina, gaur egun, klimaren aldeko borrokaren garrantzia ulertu dute eta sustengatzen naute. Leku bat aurkitu dut Bizin. Jende zoragarria ezagutu dut, guztiak, bakoitza bere berezitasunekin. Ikusi dituztan onginahia, entzutea eta estrategiak, elkarrekin eraiki nahi dugun munduari begira, itxaropena eman didate. Ofizio bat ikasi dut ere, komunikazioarena, zeren militanteak gaitasunetaz jabetzea elkartearen helburu nagusietariko bat da.

 Kanpoko berri: GIEC erakundearen 6. txostenaren plazaratzea

GIEC erakundeak ebaluazio txostenaren lehen atala plazaratu zuen agorril hastapenean, «Klima aldaketak 2021: oinarri zientifikoak» izenburuarekin. Uda huntan klima gertakari biziki bortitzak bat bestearen ondotik aldi bat gehiago gertatu arren, hauek aktualitatetik biziki laster haizatuak izan dira. Alta txosten haren edukia ukaezina da. Autoreek diote gizakiak klima aldaketan duen eragina «zalantzarik gabekoa» dela.  Gizakien eragina faktore nagusia da hormaguneen, itsasoko hormen eta elur soingainekoaren gibelkadan, itsasoen heinaren goratzean edota ozeanoen barnako berotzean» Valerie Masson-Delmotte paleoklimatologoak erran duenez. Alta 1,5 gradoen heinaren gainditzeak aitzinetik ezin asmatuzko etorkizuna ekarriko du.  Autoreek aipatzen dituzte bereziki klima sistemaren uzkailtze puntuak, ondorio suntsigarriak ekar litzaketenak, hauetan oihanen ihartzea, Antartikako izotz estalkiaren urtzea edota itsas korronteen bat-bateko aldaketak. Alta «Parisko Hitzarmenean gobernuek finkatu helburuak ez dira aski azkarrak tenperaturen goratzea 1,5 edo 2 gradoen petik atxikitzeko» Roxy Mathew Koll ozeanoez eta kriozferaz GIEC erakundearen txostenaren idazle nagusiak adierazi duenez. «Salbuespenik gabe, klima arloko iragarpen guziek erakusten dute meteorologia-gertakari larriak gero eta usuagoak, gero eta bortitzagoak izanen direla tenperaturen goratzearekin batera, guk, gizakiek, gure emisioak ez ditugulako aski mugatzen.» Azaroan Eskoziako Glasgow hirian antolatuko den COP26a izanen ote da Estatuentzat eta klimarentzat azkenean alde onerako uzkailtze puntua?

Bisita gidatua: Zer da Manu Robles-Arangiz Fundazioa?

Manu Robles-Arangiz Fundazioa ELA sindikatuko formakuntza erakundea da, edozein alderdi politikotik independentea den langile konfederazioa da, Hego Euskal Herrian gehiengoa duena. MRA fundazioa, ELA eta Ipar Euskal Herriaren arteko lotura da, bertan Euskal Herri burujabe, bateratu eta jasangarria eraikitzeko lanean ari diren dinamika aktibistak indartu eta garatu nahi ditu. MRA Fundazioak elkarte ezberdinek erabiltzen duten gela kudeatzen du Baionako Cordeliers karrikako 20an eta Ainizan, Euskal Herriko Laborantza Ganbara aterbetzen duen egoitzaren jabea da ere.

2004. urteaz geroztik, Fundazioko Iparraldeko taldeak (3 permanente eta boluntarioek) formakuntza programa abertzale eta altermundialista bultzatzen du, baita laguntza aktiboa emaiten ere Iparraldeko hainbat mobilizazio eta ekimen aurrerakoiei. Formakuntza programa horren inguruan, 2009. urtean, Bizi sortu zuten ekintzaileen multxoa osatu zen. Duela gutti, Fundazioak Alda mugimenduaren sorreran lan egin du. Helburua da laguntzea auzo herrikoietako jendeak eta familiak kolektiboki antolatzen, beren arazoak, beharrak eta nahiak ase ditzaten.

Egin dugu: Bizi atera da Klima Planaren Lankidetza Batzordetik

Hiru urteko parte-hartze aktiboaren ondotik, Bizik joan den maiatzean jakinarazi zuen Lurraldeko Klima-Aire-Energia Planeko Lankidetza Batzordetik aterako zela. Bizik hasieratik adierazi zuen plan horretan lurraldearen karbono-neutraltasunaren helburua (2019ko energia-klima legean idatzia) sartzea ezinbestekoa zela klima-aldaketaren kontra lan egiteko. Alta, nahiz eta beste arlo batzuetan lan emankorra egin den, helburu hori ez da atxiki. Beraz, Bizi ezin zen plan horrekin loturik egon. Alta, Ipar Euskal Herriak karbonoa irensteko gaitasun handiak baditu beste lurralde askorekin konparatuz eta, beraz, erantzukizun handiagoa du. Adibidez, Lille Métropole eta Grenoble Alpes Métropole lurraldeek, karbonoaren neutraltasuna baino urrunago joanez, inportazioei lotu isurtzeak murrizteko ekintza gehiago ere aurreikusten dituzte. Bizik ekiten jarraituko du, Klima Planaren neurriak plantan emanak izan daitezen, eta gehiago ere! Karbono-isurtzeei dagokienez, Euskal Elkargoaren anbizioak desafioen heinekoak izan behar dira!

Egutegia

  • Irailaren 15ean, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Irailaren 15ean, asteazkenez, 19:00-21:00: Euskaraz Bizi!n lan taldearen bilkura, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Irailaren 16an, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Irailaren 16an, ostegunez, 19:00-21:00: Bizi! Larrun tokiko taldearen bilkura & zintzur bustitze partekatua, Herriko Etxeko plazan, 6., Urruñan.
  • Irailaren 19an, igandez, 18:00: L’Aiglon zineman, Kanbon, “I am Greta” filma.
  • Irailaren 25ean, larunbatez, 15:00: Txirrindiraultza, Angeluko Herriko Etxea.
  • Irailaren 26an, igandez, 18:00: Saint-Louis zineman, Donapaleun, “I am Greta” filma.
  • Irailaren 30ean, ostegunez, 19:00-21:00: Bizi! Barnekalde, Biziren tokiko lan taldearen bilkura, Laborantza Ganbarako Biziren lokalean, Ainizan.
  • Irailaren 30ean, ostegunez, 18:00: Atalante zineman, Baionan, “I am Greta” filma.
  • Urriaren 1ean, ostiralez, 20:30: Geari Enea zineman, Getarian, “I am Greta” filma.
  • Urriaren 4an, astelehenez, 18:00-20:00: Digitala lan taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urriaren 6an, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura idekia, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urriaren 11n, astelehenez, 18:30-20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urriaren 14an, ostegunez, 18:30-20:15: Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Urriaren 18an, astelehenez, 19:00-21:00: Jakazan/k lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Urriaren 20an, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urriaren 21an, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Azaroaren 3an, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura idekia, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Azaroarne 8an, astelehenez, 18:30-20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Azaroaren 20an, larunbatez: Etxebizitzaren gaiaren arloan, Manifestaldi handia.