Mendi bat mugitzen duena harri ttipiak mugituz hasten da. Konfuzio
“Dena eztabaida daiteke, zenbakiak izan ezik”, dio behin eta berriz entzundako gobernuaren iragarki batek. Baietz! %20 bigarren etxebizitza, %7 etxebizitza sasoiko erabilpenarentzat, biztanleen %70 etxebizitza sozialerako hautagarri… Lekuko eragileek salatu egoeraren azterketa honen aitzinean premiazkoa zen Euskal Elkargoak gaia bere gain hartzea. Tokiko Etxebizitza Planaren inguruko eztabaidak kontzientzia hartze bat markatzen du, zalantzarik gabe, baina gure lurraldea 2026a arte gidatuko duen dokumentu honek ez dio erantzun egokia ematen ez bigarren etxebizitzen arazoari, ez eta ere lurraren artifizializazioari. Jendarte osoa mobilizatu behar da, eta azaroaren 20an etxebizitzari buruzko manifestazioa erabakigarria izanen da.
Potreta Ximun – 27 urte – Uztaritze
Ulertu nuen larrialdi klimatikoaren aurka egiteko erantzuna kolektibo batean engaiatzea zela.
Bizin sartu naiz 2019ko irailean, bi urte Parisen egon ondoren. Larrialdi klimatikoari buruz etsipen sobera sentitzen hasia nintzen eta ulertu nuen horren aurka egiteko erantzuna kolektibo batean engaiatzea zela. Eta ondorioz Bizirekin aritzea erabaki nuen. Lehenik Hitzahitz lan taldearekin hasi nintzen. Larrialdi klimatikoari erantzuteko urrats tipietatik haratgo joan behar baita. Eta urrats handi hauek indar publikoa gabe ez ditaizke lortzen ahal. Ondorioz, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologiko ituna izenpetu duten (eta ez duten) herriak segitzen ditugu, segurtatzeko hartutako engaiamenduak betetzen dituztela: hitzahitz!
Horrez gain Euskaraz Bizin lan taldean ere inplikatua naiz. Lan talde horrek euskararen erabilera uztartzen du elkarte osoan. Uste dut, euskaren mailan, Bizi izan daitekeela eredu bat Ipar Euskal Herri guziarentzat. Bizikideen gehiengoa ez bada euskalduna ere, euskarak leku haundia eta ofiziala badu elkartean. Bilkuren lehen eta azken hitzak beti euskaraz dira, komunikazioak beti elebidunak dira etab… Eta horrela pixkanaka, kide batzuei euskara belarritik hurbiltzen zaie eta gehiago ikastearen gustua sortzen zaie.
Kanpoko berri: Lurrama Arbonako lur okupatuetan
Aurtengo Lurrama, laborantza herrikoiaren azoka, urriaren 24an ospatu zen Arbonan, Berruetako laborantza lurren okupazioaren 120. eta azken egunean. Egun arrakastatsua izan zen, izan ere kasik 6000 bisitari hurbildu ziren. ELB eta Lurzaindiako laborariek, Berroetako Okupazioaren Sustengu Taldeak sustengaturik, joan den ekainaren 23tik geroz gunea okupatzen zuten, etxalde bat eta 15 hektarako laborantza lurrak ez daitezen sal 3,2 milioi eurotan, jabeak Yves Borotrak nahi duen bezala. Joan den irailaren 9an, okupazio mugimenduak lehen garaipen bat lortu du: Diane de L’Espée erosleak atzera egin zuen eta salmenta hautsia izan zen. Bainan saltzaileak prezio berean saldu nahi du eta ez du onartu Safer, laborantza lurrak kudeatzen dituen erakundearen eskaera lurrak partzialki preenptatzeko. Negoziaketek segituko dute, Saferrak ez baitu onartzen ondasun guziak 3,15 milioi eurotan erostea. Urriaren 24an Lurramaren ospakizunarekin lurren okupazioa bukatu da. Bainan borroka ez da horretan geldituko. Bost kolektiboak bilkura publiko bat antolatuko du Kanboko gaztetxean, azaroaren 3an arratseko 7etan, mugimenduaren segidari buruz gogoetatzeko. Bestalde, baratzeak lantzen segituko dute. Hain zuzen ere, hitzordua eman dute azaroaren 6an goizeko 10etan, Berroetan, baratzearen kultura « politikoa eta desobedientearen » segida aipatzeko. Bitartean, Euskal Herriko hirigune elkargoak lurraren gaiari buruzko bilera bat hitzeman du, azaroaren 5ean iragan beharko litzatekeena.
Bisita gidatua: Bizileku lantaldea
Bizik bere “Trantsiziotik metamorfosira” 2020-2024 bide orrian, etxebizitzaren arazoa erronka nagusi bezala identifikatu zuen. Erabaki honekin koherentzia osoa atxikiz, Bizik Bizileku taldearen sortzea ospatu du. Lan talde honek etxebizitzaren arazoa lotzen du ekologia eta klimarekin. Ipar Euskal Herriko biztanleek etxebizitzaren merkatuaren krisia bete betean pairatzen dutelarik, talde berri honek sektore honen aztarna ekologikoa murriztu nahi du, bizitzeko eta baliabideak partekatzeko manera berriak berriz definitzen lagunduz, justizia soziala ikuspegi batean. Etxebizitzaren eta lurraren bilakaera hilgarria salatzea eta azken honi ihardukitzea da xedea, aterabideak proposatuz, alternatibak sustatuz edo jadanik daudenak indartuz.
Hiru lan-ardatzek egituratzen dituzte taldearen ekintzak: Lurraldeko biztanleei beren lan-lekuetatik hurbil bizitzea ahalbidetzea; Lurra bizirik atxikitzea; etxebizitzaren inpaktu ekologikoak bizitzaren ziklo osoan murriztea: eraikuntzan, erabileran, desegitean.
Gaur egun hamar bat kide aktiborekin, taldea garapen betean da. Taldean sartu nahi duen edonor ongi etorria da.
Taldearen sorrera ospatzeko lehen ekintza egin eta, ikus («Egin dugu» saila) agenda guzietan idatzi behar den ondoko data hau da: Ipar Euskal Herriko sektore anitz bilduko dituen etxebizitzaren aldeko azaroaren 20ko manifestazioa!
Egin dugu: Biarritzeko Bizileku eta Higiezinen Saloian ekintza
Etxebizitza-Bizilekua taldearen sorreraren karietara, Bizi Biarritzeko delako «Salon de l’Habitat et de l’Immobilier» ekitaldian sartu da, 2021eko urriaren 2an, larunbatez. Inbertitzaile dirudunez mozorroturik, ekintzaileek beren idealak erakusten zituzten “Bizitegi 1 = etxebizitza 1 inbertsio 1!” oihukatuz eta pankartetan erakutsiz. Ipar Euskal Herrian Etxebizitzaren merkatuan, prezioen gorakada eroarengatik egin diren azken kritiken kontra protestatzeko parada zen aberatsentzat. Saltze bat enkantean antolatua izan da, etxeen merkatuko espekulazioa biziarazteko eta aberatsenei Ipar Euskal Herriko bigarren etxebizitza ederrenak eskaintzeko bertako biztanleriaren kaltetan. Besteen bizkar dirua egiteko eskubidea defendatuz, dirudunen kolektiboak, jadanik kopuru handian maiatzaren 1ean Baionako ohizko manifestaldian mobilizatu zenak, berriz ere argiki erakutsi du aberatsenak laguntzen dituen sistemaren zentzugabekeria.
Dei-ekintza ederra izan da, zeren parada baliatu da azaroaren 20an, larunbatez, 15:00etan Baionan iraganen den denentzat eskuragarri den etxebizitzaren aldeko manifestaldi handirat gomita luzatzeko!
Azaroko eta abenduko hitzorduak:
- Azaroaren 4an, ostegunez, 18:30-20:15 Biziren Etorkinei bruzko lan taldea, Biziren Maiatz lokalean, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
- Azaroaren 5an, ostiralez, 19:00-21:00 Garraiobide Alternatiboen aldeko Lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 2., Baionan.
- Azaroaren 6an, larunbatez, 10:30 :Begirale Ekologikoen 1. Txostenaren ateratzea, Chérubins-en karrikako 13., Baionan.
- Azaroaren 8an, astelehenez, 17:30 – 19:30: Digitala lantaldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan Kordelierrenkarrikako 20., Baionan.
- Azaroaren 8an, astelehenez, 18:30 – 20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan Kordelierrenkarrikako 20., Baionan.
- Azaroaren 15ean, astelehenez, 19:00 – 21:00: Jakazan/k lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
- Azaroaren 17an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Azaroaren 18an, ostegunez, 19:00 – 21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Azaroaren 20an, larunbatez 15:00etan: Etxebizitzaren gaiaren arloan, Manifestaldi handia,
- Azaroaren 18an, astelehenez, 19:00 – 21:00: Bizileku lan taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Azaroaren 25ean, ostegunez, 19:00 – 21:00: Bizi ! Barnekalde, Biziren tokikolan taldearen hilabeteko bilkura, Ainizan, Laborantxa Ganbarako lokalean.
- Azaroaren 25ean, ostegunez: Emazteei eginiko bortizkeriaren kontrako nazioarte mailako egunaren karietara Martxa.
- Azaroaren 28an, ostegunez, 19:00 – 20:30 Bizi Larrun-en bilkura – Herriko Etxeko plazan 6. Urruñan
- Abenduaren 1an, asteazkenez, 19:00 – 21:00 – Biziren Hilabeteko Bilkura, MRA Fundazioan, Cordeliers karrikako 20., Baionan.
- Abenduaren 2an, ostegunez, 19:00 – 21:00: Digitala lantaldearen estreina ekitaldia, Manu Robles Arangiz Fundazioan Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Abenduaren 9an, ostegunez, 18:30 – 20:15: Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
- Abenduaren 13an, astelehenez, 18:30 – 20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Abenduaren 15ean, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Abenduaren 16ean, ostegunez, 19:00 – 21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Abenduaren 20an, astelehenez, 19:00 – 21:00: Jakazan/k lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
- Abenduaren 23an, ostegunez, 19:00 – 21:00: Bizi ! Barnekalde, Biziren tokiko lan taldearen hilabeteko bilkura, Ainizan, Laborantxa Ganbarako lokalean.