Category: Kontsumo arduratsua – Zero Zabor

Gozamenarentzat, harreman gehiago, ondasun gutiago

Frogatua da, harreman onek urosago  eta osagarri hobeagoan atxikitzen gaituzte:  ausartu opari bonuaren eskaintzen horren bidez bizi denboraren partekatzeko ez eta ondasun materialen kopurua handitzeko! Urte bukaerako bestak heldu dira eta edozoin gauzaren erosteko animatzen gaituzten publizitateak ere haiekin gure erasotzerat etortzen dira. Gure planetak sofritzen du hari jasanarazten dizkiogun kalte guziekin, eta ondorioak erakusten …

Continue reading

“Bai erran dit!” kanpaina, Zero Zabor Helburuari buruz pausu berri bat!

40 pertsona pasak parte hartu dute joan den larunbatean Bizi!ko Kontsumo Zero Zabor taldeak eta Euskal Kostako Surfrider taldeak antolatutako « Plastikozko biziari azken agurra » ekitaldian. Hitzordu hori parada izan da Zero Zabor Helburu kanpainaren 2. Fasearen aurkezteko publiko zabalari eta parte hartzaile bakoitza animatzeko kontsumitzaile arduratsu bilakatzen « Bai Erran dit ! » …

Continue reading

Irailaren 23an, 19:00etan Zero Zabor Zintzur Bustitze & Kilikatzean parte hartzeko!

Irailaren 23an, 19:00etan  iraganen den “Zero Zabor Zintzur Bustitze eta Kilikatze”arentzat hara zonbait ideia :   Sukaldatu gabe ekartzen ahal direnak : oliba, fruitu idorrak, eta paketa ontzirik gabe atxemaiten ahal diren beste bixkotx gatzitu, txerriki, barazki (tomateñoak)… bai eta mozten ahal den gasna… Sukaldatuz prestatzen ahal dena: fruitu melatuekilako bixkotxa. kixa. beste ideia bat …

Continue reading

Zero Zabor zintzur bustitze eta kilikatzea….erraz erraza!

Hitzordua finkatua da Irailaren 23an Zero Zabor Helburu ekitaldiarentzat. Ekitaldi hori buruatuko da zero zabor zintzur bustitze & kilikatze partekatu batekin! Lagun giroko momento hori parada ona izanen da zero zabor praktika horiei buruz ideia eta esperientzien trukatzeko! Zonbait ideia zero zabor aldi horren kausitzeko : ekar zerbait ona, gainestalkirik gabe, gogoz egina tokiko ekoizpenekin! Hara …

Continue reading

Plastikozko zakuen munduari azken agurra

Zero zabor helburu Larunbatean, irailaren 23an, 20 Cordeliers karrikan, Baionan 17:00 Hondakinak agerian 18:00 Plastikozko zakuen amaiera, legea hasi da… 18:30 … eta gu ere! 19:00 Zero zabor zintzur bustitze/kilikatzea Facebook Ozd-zzh

Bizi!k Uramap.net-en gomita berezia luzatzen du

Ozeanoen nazioarteko eguna & Uramap kolektiboaren sortzearen urteburua Ekainaren 8a, ostegunarekin, 17:30etarik 19:00ak arte Hunkiak diren eragile guziak (hautetsiak, osasun arduradunak, elkarteak eta edozein herritar) prentsaurreko publiko batean parte hartzera gomitatuak dira Biziren egoitzan, Cordeliers karrika, 22, 64100 BAIONA   Bizi ! www.uramap.net webgunea garatu duten 5 elkarteetarik bat da (*). Sortu denetik, “kutsaduren mapa …

Continue reading

Martxoaren 25a: Mundu mailako Pubaren kontrako Eguna!

Antzinarotik publizitatea bada. Monarkiaren bukaerarekin pentsamenduak askatzen dira eta molde libreagoan adierazten. Askatasun adierazpenak eta inprimategietako tekniken hobetzeak prentsaren indartzea ahalbidetzen du, baina laster kazetak publizitaeaz kutsatuak dira. Momento horretarik landa publizitatea ez da gehiago informazio iturri bat, baina saltzeko molde bat. Marketing-aren hasiera da. 3 hamarkada ospetsuen garaian eroste ahalmena haundituz joan da eta …

Continue reading

« Trashed » zine-eztabaida, Bizi! Barnekalderekin

Bizi!ren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider Côte Basque-eko lagutnzaileek hasi duten  « Zero Zabor Helburu » kanpaina dela eta gomitatuak zirezte astelehenean, azaroaren 28an, arratseok 20:30tan Donapaleuko Saint-Louis zinegelara zine-eztabaidara parte hartzerat, Bizi! Barnekalde eta Amikuzeko erreken lagunak elkartearen presentzeiarekin. Dokumentalaren proiekzioa jarraituko da  trukaketa batzurekin eta alternatiba proposamen batzurekin.  Candida Brady-ren « TRASHED » …

Continue reading

“Zero zabor helburu”

Bizi! mugimenduaren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider-en Euskal Kostaldeko adarrak gomitatzen zaituzte Jeremy IRONS-en Candida BRADY-ren TRASHED dokumentalaren estreinaldiaren karietarat, ostiralean, urriaren 21an, 19:30tarik goiti, Biarritzeko Royal Zinegelan iraganen den filma-eztabaida gaualdira. Bertan, “Zero zabor helburu” kanpainaren abiatze ofiziala ere egina izanen da. Gaualdia bi elkarteek animatuko dute eta bertan jada presentzia segurtatua …

Continue reading

Zero Zabor-i buruz plastikozko zakuen debekatzearekin

2016eko uztailaren lehen honetarik geroz (https://www.service-public.fr/professionnels-entreprises/actualites/008384), frantses legeak debekatzen du kutxetako plastikozko zakuen banatzea. Bestalde, uztailaren 3an ospatzen zen Nazioarte mailako Plastikozko zakurik gabeko eguna (www.journee-mondiale.com/392/journee-mondiale-sans-sacs-plastique.htm). Plastikozko zakurik gabeko mundu bati buruz duten ikuspegi amankomuna lagun, Bizi! ren Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor lan taldea eta Surfrider-en euskal laguntzaileen ordezkaritza elkarlanean hasi dira oraino urrunago …

Continue reading