“Kontsumo – Zerozabor” taldeak 2 lan ardatz ditu :
-
alde batetik, herritarra sentsibilizatzea, bere aztarna ekologikoa ttipi dezan. Horren bidez gaitzetsi nahi dira errex aldatzen ahal diren egunero egiten diren ingurumenarentzat kaltegarriak diren kontsumo moldeak bai eta ere aterabide faltsuak “greenwashing” edo “estalgi berdez” kukutuak direnak. Hori egiten ahal da supermerkatuen edo beste kontsumoen tenploen mailan eramaiten diren ekintzen bidez. Ber maneran, proposatuak izanen dira alternatiba zehatzak hobeki kontsumitzeko, hala nola tokiko aterabide jasangarrien bilatzearen bidez edo merkataritzako sistematik kanpo:
- “Zero Zabor” kanpaina: Facebook orrian ere: www.facebook.com/objectifzerodechetzerozaborhelburu+ Klika hemen edukitzaile bererabilgarriak onartzen dituzten saltegien berri emaiteko!
-
PEPS edo Prestatze Ekologikoak Partikular Solidarioen artean, urririk! bizimugi.eu/peps
- Opari Dispentsaren agiria :
- 10 ekohiritar erreflexu, eta ez kario! (klika behereko irudian xehetasunen lortzeko edo inprimatzeko zure aldetik) :
- Ene 21 ekintzak sistema aldatzeko, eta ez klima!
- “Zero Zabor” kanpaina: Facebook orrian ere: www.facebook.com/objectifzerodechetzerozaborhelburu+ Klika hemen edukitzaile bererabilgarriak onartzen dituzten saltegien berri emaiteko!
- beste aldetik, jakinez edozoin kontsumo materialek hondarkinak sortzen dituela, helburua da gogoetatzea nola ahal bezain gutti hondarkin sortu eta ondotik nola ahal bezain ongi kudeatu hondarkin horiek. Lan talde hau hurbiletik interesatzen da Hego Euskal Herrian Usurbil eta Hernaniren ereduen haritik indartuz doan hondarkinen atez ateko gaikako bilketaren sistemari, birziklapenaren tasa molde ikusgarrian %80tik goiti eramaiten baitu. Praktika hori, plantan emana izan dena San Francisco bezalako hiri haundietan, eta beste alternatiba batzu praktikan emanak izaiten ahal dira Ipar Euskal Herriko hainbat herritan.
-
Hondarkinen gaiari buruz Bizi!k egin duen txostena egoeraren azterketa eta proposamenak barne(hemen deskargatzen ahal da FR-ezko bertsioa, euskarazko laster eskuragarri)
-
Zero Zabor filosofia eta esprientziari buruzko bidea. Hondarkin hoberena, sortzen ez dena da!”
-
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=iT9Nub9XKW4]
Zuen galderak luza behereko inprimakia erabiliz!
Error: Contact form not found.