“Bai erran dit!” kanpaina, Zero Zabor Helburuari buruz pausu berri bat!

40 pertsona pasak parte hartu dute joan den larunbatean Bizi!ko Kontsumo Zero Zabor taldeak eta Euskal Kostako Surfrider taldeak antolatutako « Plastikozko biziari azken agurra » ekitaldian. Hitzordu hori parada izan da Zero Zabor Helburu kanpainaren 2. Fasearen aurkezteko publiko zabalari eta parte hartzaile bakoitza animatzeko kontsumitzaile arduratsu bilakatzen « Bai Erran dit ! » proiektuan parte hartuz  eta aintzinean emaiteko gainestalki berrerabilgarrien erabilpena sustatzea animatzen duen« Zero Zabor Helburu » Ituna izenpetu duten saltegiak.

Zergatik zero zabor kanpaina hori?

Gainestalkien erabilpena murriztuz, zero zabor helburu kanpainaren karietara… helburua da hondakinen gastu eta ingurumenarekiko kalteak ttipitzea eta plastikozko zakuen erabilpena ttipitzen duten 2016/07/01eko eta 2017/01/01eko legeei alternatiba zehatzen ekartzerat (saski, zaku, bernizko ontzi, etab.)…

Nola?

Hondakin kopurua murriztea xede duen kanpaina batekin. Kanpaina horren karietara zero zabor ituna izenpetzen duten saltegiek parte hartzen dute.
Engaiatzen diren saltegiek behar dituzte zero zabor ituneko 2 pundu baitezpada errespetatu :
– Norbanakoek ekartzen dituzten gainestalki berrerabilgarriak onartu
– Sentsibilizatu bezeroak hondakinen murrizketari buruz

Kanpaina horrek aitzinean emaiten ditu hondakinen arloan murrizketaren aldeko jarrera baikorra dutenak arlo hortan gurekin urrunago joan nahi dutenak. Mapa baten bidez agertuko dira haien kokalekuak.

Bezeroek desmartxa hortan diren saltegiak honela aurkitzen ahal dituzte:


Komertzioan honen bidez :
– ituna osatua eta izenpetua eta afitxatua
– Zero Zabor Helburua pegatina afitxatua

Interneten, mapan berean komertzioaren kokagunearekin. Besteak beste agertuko dira « vrac » moduan lehen gaiak saltzen dituzten saltegiak bai eta ere berdez Zero Zabor Helburu Itunarekin bat egiten duten saltegiak.

2016 urte undarrean Biarritzeko eta Donapaleuko zinegeletan Trashed filmaren aurkezpena kari aipatu zen saltegien ituna eta larunbatan, irailaren 23an, « Bai erran dit ! » kanpainaren aurkezteko parada izan da.

Hara bideoko laburpen bat : klika «paramètres -> sous-titres -> basque

 

Hitzordu honi esker Iparraldeko hondakinei buruzko informazio eta zehaztasun gehiago ikasteko parada izan da, gai horren erronkak argiki emanak izan direlarik. Gero aipatu da zero zabor helburu arloan diren saltegien ezagutarazteko eta sarearen handitzeko xedea. Alabainan, bakoitza trantsizioaren arduradun izaiten ahal da bere eguneroko bizian, hurbileko saltegietan jadanik gainestalki berrerabilgarriak onartzen dituzten saltegien berri igorriz lan taldeari.

Irailaren 23ko ekitaldia zero zabor zintzur bustitze eta kilikatze batekin burutu da !