Return to Talde tematikoak

Gatzamartxa

Gatzmartxa Taldea (« Gandhi-ren gatzaren aldeko martxaren haritik ») : Bizi !k, bere sortzetik, uzkailketa klimatikoa humanitatearen gain den meatxurik larriena bezala kontsideratzen du. Frantses estatuko eta nazioarte mailako elkarteekin elkarlanean arizanez Bizi !k aldaketa klimatikoaren gaiaren inguruan mundu mailako estrategia baten definizio eta martxan emaitearen inguruan lan egiten du. Ber maneran, Bizi ! ari da mundu mailan balio ukanen duen klimaren aldeko logo baten zabaltze proiektu baten lantzen. Logo horrek duen helburua da klimaren gaia denetan agerian ezartzerat, Sida edo Hiesa-ren aurkako borrokan xingola gorria izan den bezala. Ber maneran, klimaren galdera edo erronka globalaren ingurua federatzen ahalko lituzke tokiko hainbat borroka (lapitz gasaren kontra, petroleo ez konbentzionalaren kontra, aireportu eta AHT proiektu berrien kontra, etab. ).
Logo-aren sortzeko proposamen ezberdinen aldeko dinamikak lagunduko luke klimaren gaia eskoletan, artista sareetan eta komunitate ezberdinetan, etab. berriz bizi arazten !

  1. Sar harremanetan gurekin
  2. (Baitezpadakoa)
  3. (Baliodun maila baitezpadakoa)
  4. Captcha
 

cforms contact form by delicious:days