Bizi!ren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider Côte Basque-eko lagutnzaileek hasi duten « Zero Zabor Helburu » kanpaina dela eta gomitatuak zirezte astelehenean, azaroaren 28an, arratseok 20:30tan Donapaleuko Saint-Louis zinegelara zine-eztabaidara parte hartzerat, Bizi! Barnekalde eta Amikuzeko erreken lagunak elkartearen presentzeiarekin. Dokumentalaren proiekzioa jarraituko da trukaketa batzurekin eta alternatiba proposamen batzurekin.
Candida Brady-ren « TRASHED » dokumentalak Jérémy Irons oskar-dun aktorea munduan zehar jarraitzen du hondakinen kalteak ingurumen eta osagarriaren gain ikertuz, zientifiko, politiko eta herritarrekin topaketak erakutsiz, bai eta ere alternatiba zonbait aipatuz.
Filmaren proiekzioaren ondotik publikoarekin trukaketa bat izanen da eko-hiritar ekintzen egiteko moldeak partekatuko direlarik. Esperantza ekintzen bidez etortzen delarik, joko baten bidez ere hobeki kontsumitzeko eta guttio botatzeko moldeak badirela ere erakutsiko da. Zero zabor desmartxa herritar ekintza moduan eraginkorra eta iraunkorra da gure planetaren geroarentzat. Ingurumenarentzat kaltegarria den eredua laguntzen duten komertzio mota batzuren baztertzen laguntzen du eta beste bizi modu baten aldeko eguneroko “botza” emaiten laguntzen du, aktore ezberdinen artean loturak/harremanak sustatuz, bakoitzari bere arduren konzientzia emanez eta lurraldean bertan lanpostuak sortuz ekonomiak egiteko parada eskainiz.
Zero Zabor Helburu, kanpaina hasi da urrian Royal zineman egin den “Trashed” filma honen lehen proiekzioarekin. Kanpaina horni esker hondakin gero eta gehiago sortzen dituen kontsumo ereduari alternatibak erakusten dira sarean ezartzen direlari aktore eredugarriak: komertzio ezberdinetarik hasiz, herritar eta herriko etxeetara. Eguneroko bizian alternatibak badira, eta, hobeki kontsumitzeak ez du erran nahi kariago kontsumitzea. !
ZZH kanpainaren hasteko Komertzioen Ituna emana izan da La Vrac Mobile eta Vracoop iniziatibei : abentura honi hasiera emaiten duten lehen komertzioei !
Hondakinen ekoizpenaren mugatzea posible da. Has gaiten behar gabeko gain estalgien errefusatzen, gure kontsumoaren ttipitzen (erosteko ordez prestatzea edo mailegatzea), ber-erabiltzea, konpontzea eta birziklatzea!
Filma proiekzio hau Hondakinen ttipitzeko Europa mailako Astean kokatzen da.