“Zero zabor helburu”

trashed

Bizi! mugimenduaren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider-en Euskal Kostaldeko adarrak gomitatzen zaituzte Jeremy IRONS-en Candida BRADY-ren TRASHED dokumentalaren estreinaldiaren karietarat, ostiralean, urriaren 21an, 19:30tarik goiti, Biarritzeko Royal Zinegelan iraganen den filma-eztabaida gaualdira. Bertan, “Zero zabor helburu” kanpainaren abiatze ofiziala ere egina izanen da. Gaualdia bi elkarteek animatuko dute eta bertan jada presentzia segurtatua dute hitza hartzeak eginen dituzten Vracmobile janari saltegi ibiltariko Léa eta Océane-ek, bai eta Jérémy Pichon eta Bénédicte Mauret “Ia zero zabor den familia” liburuaren bikote autoreek.

Filmak eskaintzen duen egoeraren ezagutzatik harat, gaualdi hortan parte hartuko duten Zero Zabor-aren arloko elkarte eta aktoreek, gure hondakinen ttipitzeko lagungarriak diren erantzun zehatz eta errezeta ludikoak erakutsiko dituzte.

Gure kontsumoa, bizi giren mundua eraldatzen duen eguneroko bozkatze bat da. Zero zabor helburuak aintzinean eman nahi ditu bakoitzaren praktika eredugarriak, “bozkatze” hori ez dadin izan automatismo bat, baizik eta zentzuzko ekintza bat. Pentsatzen dugu hondakinekin dugun harremana munduarekin dugun harremanaren neurgailu on bat dela. Parteka gustian berri hauek!”

trashed1

Urtero, munduan zehar ekoizten dira 120 miliar euroren kopuru erraldoiaren heineko plastikazko objektu edo gauzakiak, ondotik botatuak direnak. Zonbat pertrolio upel debalde ustiatuak eta transformatuak, operazio horiek sortzen dituzten satsudurak aipatu gabe. Zinezko galtzea !…
Gaur egun, gure hondakinen erena lurperatua da eta beste eren bat errea zikin erraustegietan. Nahiz eta araudiak zorrozten diren eta teknika hobekuntzak badiren, martxan diren 2 aterabide horiek satsudura iturriak dira eta lehen gai xahutsaileak.

Horrezgain, berziklatzeari lotzen zaizkio 2 arazo. Bata teknologikoa (Estatu Frantseseza bakarrik plastikoaren %20a berziklatzen da) : petrolioaren prezioaren araberakoa da. Ikuspundu ekonomiko batetik, gaur egun interesanteago da ekoiztea eta ondotik botatzea… ez eta berziklatzea.

Ondorioz, herritarren borondate ona eta beren engaiamendua nahi ditugu aitzinean eman zeren gaur egun 10 miliar botoila ekoiztuak dira egunero Frantses Estatuan, eta erdia bakarrik berziklatua.

Lurralde honek kosta satsudurak ardura jasaten ditu eta bere erresistentzia gaitasuna erakutsia du ere. Ondorioz, nahi dugu Ipar Euskal Herria bilaka dadin eredugarri plastikoaren kontrako borrokan, ekintzak eramanez hondakinak jatorrian ttipituak izan ditezen.

Proposatzen dautzuegun «Trashed» Jeremy Irons-ekin den dokumentalak ozeanoen eta uren satsudura bai eta ere zikin erraustegien gaia aipatzen ditu. Gure eskualdean zuzenean hunkitzen gaituzten gai horier buruz trukaketak ukaiten ahalko ditugu. Uroski gure lurraldeak ez du zikin erraustegirik TMB edo Bereizketa Mekaniko Biologikoari esker baina Bizi!k egin duen Hernaniko herriko etxearen bisita dela medio TMBa baino ondorio hobeagoak (eta inbertsioa ttipiagoak galdegiten dituztenak) lortzen dira (berziklapen eta konpostatze mailan) herritarrak inplikatuz. Uraren eta ozeanoen mailako satsuduren arloan, Surfrider bai eta ere Cade elkartea lanean ari dira tokiko mailan, erreken bazterretako zikintegien arazoarekin, bereziki Paueko erreka eta Erroki errekarekin.

Gure gaualdiaren programan aipatuko dira lege mailako testu ingurua gaur egun bai eta ere « Zero Zabor Helburu » kanpainaren plantan emaitearen mamia eta pausu ezberdinak. Ofizialki lehen pegatinak eta hitzarmenak emanak izanen dira « Zero Zabor » filosofian jada aktibo edo engaiatzeko xedea duten komertzio batzuri.

Eta esperantza ekintzaren bidez etortzen denez, parte hartzaileek, hainbat adibide aurkezteaz gain, erakutsiko digute molde ludikoan zernahi aterabide zehatz eta errex plantan emaiten ahal direla hobeki kontsumitzeko eta guttiago xahutzeko.
Zero Zabor desmartxa, herritar ekintza bezala eraginkorragoa eta iraunkorragoa da. Haren bidez saihesten ahalko dira eredu zehatz bateko saltegiak, eta “bozkatzen” ahalko da beste bizi baten alde, loturak sortuz lurraldeko aktoreen artean, bakoitzari arduraren zentzua emanez lurraldean berean ekonomiak egiteko , bertan enpleguak sortuz. Petrolio/plastiko/botatzeko ereduak baditu ondorio geopolitiko, ekologiko eta ekonomiko larriak. Miliarka pertsonen kontsumoak mundua aldatzen ahal du eta sustut munduan utziko duguna: ez da segur plastikozko botoila dela primantzetan hoberena!