Martxoaren 25a: Mundu mailako Pubaren kontrako Eguna!

Antzinarotik publizitatea bada. Monarkiaren bukaerarekin pentsamenduak askatzen dira eta molde libreagoan adierazten. Askatasun adierazpenak eta inprimategietako tekniken hobetzeak prentsaren indartzea ahalbidetzen du, baina laster kazetak publizitaeaz kutsatuak dira.

Momento horretarik landa publizitatea ez da gehiago informazio iturri bat, baina saltzeko molde bat. Marketing-aren hasiera da.

3 hamarkada ospetsuen garaian eroste ahalmena haundituz joan da eta publizitateen edukina aldatuz. Alabainan beren eraikitzearentzat zientziak erabiltzen dira, psikologia (psikologo eta psikiatro batzu lagun), baina ere zenbakiak matematikalari eta estatistikalariekin. Helburua delarik topatzea erosteko gogoa sortuko duen mezua, zutan beharra sortuko duena, zuen pentsatzeko moldea eta emozioak  hunkituko dituena, eta bereziki gehiago kontsumi araziko zaituena.

Publizitate bakoitzak begi bistan du ikuslego bat, azken hau publizitateari eta hartarik ateratzen den mezuari identifika dadin.

Numeriokaren etorrerarekin bai eta ere internet-en indartzearekin, informazio pertsonalen biltzea errestua eta intentsifikatua izan da: adina, helbidea, erreligioaren arlko tendentziak, sexualitatea, politika, sarean edo dendetan eginiko erosketak eta beste 600 informazio pertsonal berreskuratuak dira 4 enpresa haundietan, delako “data brokers” enpresetan (datuen arloko artekaria) bilduak dira eta ondotik aztertuak ondotik produktu batzu, arloen araberan ekoizteko  eta saltzeko : politika, hazkurri industriak, etxetresna elektrikoetan…

Gau egun publizitatea arlo guzietan dan, karrikan, telebistan intereneten… denetan ikusten dugu, eta irratian ere bai eta supermerkatuetan edo ezantza postuetan ere entzun daiteke. Gure bizien une guzietan hor dugu, informazioz inguratuz eta ororen buru, gure pentsamendua eta bizi modua orientatuz.

Eta gure beharren handitzeak eta gure gaurko kontsumo ereduaren sakontzeak zuzenean paretarat eramaiten bagintu?

Martxoaren 25 honetan, publizitaearen kontrako  nazioarte mailako eguna antolatua da (xehetasun gehiago hemen: subvertisers-international.net). Parte hartu nahi izanez geroz, edo publizitatearen kontra militatu nahi izanez geroz, zuen ekintza norbanako mailan edo molde kolektiboan eramanez, ongi etorria duzue!  Publizitatearen erasoari erresistentzia daraman RAP ( L’association de résistance à l’agression publicitaire)  elkarteak eta Subvertisers International sareak porposatzen dautzute ondoko pausuen jarraitzerat ekintza horiei ikusgarritasun gehiago emaiteko:

• Egintza burutu argazki edo bideo bat hartuz publizitate jasangaitz bati buruz. Kukutu edo haren mezua zentzu alda, edo lema batekin erakuts zuen desatostasuna edo zuen pubaren kontrako alternatiba

• Igor zuen argazkia ondoko helbidera  info@subvertisers-international.net edo sare sozialetan zabaldu ondoko hitz gakoarekin #SubvertTheCity eta jarraian zuen hiriaren berri emanez (adibidez #Baiona).

Ekintza honen helburua, ez da publizitatearen kentzerat baina hausnarketa baten egiterat eta ulertzerat publizitateak luzatzen duen mezua, hartarik hobeki babesteko gure buruak, eta berriz gogoetatzeko parada bil dezagun elgarrekin, ber pentsatzeko gure hiriak eta jendarteak kontsumismoaren eredutik harat nolakoak izaiten ahal litaizken ikusteko.

Xehetasun gehiagorentzat:

Marketing politique : Démocra-ciblée #DATAGUEULE 68
Ensemble, tout devient fossile – Spécial 2° avant la fin du monde
Spécial “2 degrés avant la fin du monde”
Big data : données, données, donnez-moi ! #DATAGUEULE 15