Ozeanoen nazioarteko eguna
&
Uramap kolektiboaren sortzearen urteburua
Ekainaren 8a, ostegunarekin, 17:30etarik 19:00ak arte
Hunkiak diren eragile guziak (hautetsiak, osasun arduradunak, elkarteak eta edozein herritar) prentsaurreko publiko batean parte hartzera gomitatuak dira
Biziren egoitzan, Cordeliers karrika, 22, 64100 BAIONA
Bizi ! www.uramap.net webgunea garatu duten 5 elkarteetarik bat da (*). Sortu denetik, “kutsaduren mapa partizipatibo” horrek 100 kasuren seinalatzea, haietarik % 80ren tratatzea eta hogeita hamar bat kutsaduraren konpontzea ahalbidetu du. Harro izateko doia bada!
Ekainaren 8a, 2017ko Ozeanoen nazioarteko eguna, Uramap kolektiboaren sortzearen urteburua ere da. Karia horretara, hunki eragile guziak (hautetsiak, osasun arduradunak, elkarteak eta edozein herritar) prentsaurreko publiko batean parte hartzera gomitatzen ditugu.
Bizi !-ko kidea, laguntzailea edo haren aldekoa zara. Beraz, anitz poztuko ginateke bilkura horretan parte hartuko bazenu. Kasu konkretu batzuen aipatzeko, tresnari buruz duzun iritziaren ezagutzeko, tresna hori nola hobetu eta sinergia berriak nola garatu ikusteko aukera izanen da.
Ez duda, izena eman ezazu horretarako sortu dugun Facebook orrialdean edo etorriko zarela baiezta ezazu mezu elektroniko honi erantzunez hemen : info@bizimugi.eu
Bihotz-bihotzez,
Magali (06.88.16.99.76), Bizi !-ko laguntzailea, www.uramap.net
(*) : Bizi!, Itsas Arima, Pose ta Graine, Surfrider antenne Côte Basque eta Ur Tipula