Frogatua da, harreman onek urosago eta osagarri hobeagoan atxikitzen gaituzte: ausartu opari bonuaren eskaintzen horren bidez bizi denboraren partekatzeko ez eta ondasun materialen kopurua handitzeko!
Urte bukaerako bestak heldu dira eta edozoin gauzaren erosteko animatzen gaituzten publizitateak ere haiekin gure erasotzerat etortzen dira. Gure planetak sofritzen du hari jasanarazten dizkiogun kalte guziekin, eta ondorioak erakusten dizkigu besteak beste gero eta gehiago agerian den eta gure gain-kontsumo itsuarekin konduan hartzen ez dugun aldaketa klimatikoarekin.
Eta aurten 3 minuta hartzen bagintu galdera pausatzeko jakiteko zerk zinez on eginen liguken jitekoak diren bestentzat?
Harvard-eko ikerketa batek, 724 pertsonen jarraipena egin duenak, 75 urtez, ber pertsonak jarraitu ditu. Ikerketen munduan, altxor bat da hau. Ikerketa horrek argitaratu du zer zituen jendeak uros eta osagarrian atxikitzen. Robert Waldinger-ek ikerketaren ondorioak plazaratu ditu hitzaldi batean (ikus gainean edo hemen). Hauexek dira ondorioak:
« Ondorioz, irakaspenek ez dute erakusten aberastasuna, fama edo lana direla garrantzitsuenak. Mezu argiena da, Ikerketatik ateratzen dena 75 urteren buruan, ondorengoa: harreman onek urosago eta osagarri hobeagoarekin uzten gaituzte. Hori da bakarrik»
«Ikasi dugu… jendeen arteko harremanak biziki onak direla guretzat eta bakartasunak hiltzen duela. Argiki agertzen da bizi luzeago dutela, urosagoa eta osagarri hobe batekilakoa, sozialki beren familiarekin, lagunekin, komunitatearekin konektatuak diren pertsonek, konekzio ahulagoak dituzten pertsonekin konparatuz geroz.»
«Ikasi dugun bigarren ikasgaia da, ez dela lagun kopuru ixtorioa baizik edo harreman batean engaiatua izan zaitezen baina hurbileko harremanen kalitateak duela balio.»
«Azkenik, atxiki dugun 3. ikasgaia, harremanei eta gure osagarriari dagokionez, hauxe da: harreman onek ez dutela bakarrik gure osagarria babesten, gure burumuinak ere»
«Azken finean, mezu hau, gure osagarriarentzat eta ongizatearentzat harreman sakonak onak direla, hots zuhurtzia hori, mundua bezain zaharra da. Zergatik hain zaila da ulertzerat, eta hain errexa ez konduan hartzerat? Arrazoia, humanoak girela da. Nahi ginukena da, aterabide errex baten ukaiterat, zerbait lortzen ahal ginukena eta gure biziak ederragoak bilakaraziko lituzkena eta horrela atxikitzeko gaitasuna lukena.»
«Eta zu? Demagun 25, 40 edo 60 urte dituzula. Zeren ite luke azken finean harreman sakon eta indartsu batzuren errazteak? Egia erran paradak mugarik gabekoa dira. Pantaila aurreko denbora jendeekilako denborarekin trukatzea bezain gauza xinplea litaike. Edo harreman zahar baten berpiztea, elkarrekin gauza berri bat eginez, ibilaldi luzeak edo gaualdiak, edo berriz deitzerat duela bulta bat hitz egin ez duzun zure familako kide bat, Alabainan, familiako pataska guziak sobera usu jiten dira eta aztarna sakonak uzten dituzte jendeetan bakoitza besteari aiher izanez..»
Bizi eder bat harreman ederrekin eraikia da.
Zergatik ez hasi segidan? Praktikan eman ditzagun xede on horiek, momento ona da! Inprimitu opari dispentsa hau eta zure hurbilekoei eskaini. Erraiezue garrantzitsua hor dela, elkarrekin.
Urte bukaera eta hasiera bat elkarrekin partekatzearen inguruan iragaitea seinale ona bakarrik izaiten ahal da?
Eta hoberena, gure harremanak molde iraunkorrean indartzeak, ahalbidetzen du gure amalurra bizigarria uzterat gure haur eta arrahaurrentzat bai eta ere gaur egun giren 7 miliar biztanleentzat. Ez dea hori Eguberriko magikaren hastapena?
Ekintza bakoitzak balio du, ekintza bat ere ez da gutiesgarria!