Apr 20 2013
Krisia ? Zein krisia ? Bizi!-k bere gisara ospatzen du Ferrari-ren 2012ko salmenten errekorra
Larunbat huntan apirilaren 20an 11:00etan Baionan, Bizi ! euskal mugimendu altermundialistako 35 militante Baionako Ferrari saltokiaren gelan sartu dira, auto marka horrek historian sekulan lortu ez dituen emaitza hoberenen ospatzeko, 2012an lortuak. Krisia eta murrizketak baliatuz, guttiengo bat gero eta gehiago aberasten dela nahi izan dute salatu, eta gehienezko soldata baimenduaren ezartzea fermuki galdegin dute. Pacman …
Apr 19 2013
«Mendebaldearen bukaera, munduaren sortzea» hitzaldi publikoa
Kazetaria eta « Nola aberatsek planeta suntsitzen dute » liburuaren idazlea den Hervé Kempf-ekin Asteazkena, apirilaren 24an, arratseko 20:30tan Donibane Lohitzunen (Portuan den Xardin Erretegiko gelan) : Eta « krisiari » buruz gure buruari istorioen kondatzeaz gelditzen bagina ? Zuzenean ikus dezagun pausatzen zaukun arazoaren muina. Biosferaren mugak hunkituko dituen lehen jendarte belaunaldia gira. Krisi ekologikoa dela eta garapen ekonomikoa mugatua …
Apr 19 2013
« Gehienezko soldata baimendua» hitzaldi publikoa
Apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:00etan, Baionako Gaztelu Berriko IUT-ko anfian (Paul Bert Plazan): Bizi eta Manu Robles Aranguiz Fundazioak antolaturik, usaiaz kanpoko mintzaldia izanen da ostiral honetan, apirilaren 26an arratseko 20:30tan Baionako fakultateko anfiteatro handian. Izan ere, eurodiputatu Berde eta Jean Luc Mélanchonen Parti de Gauche alderdiko Frantzia mailako arduradun bana entzunen baitira elgarrekin defendituz, gehienezko …
Apr 15 2013
#8 Bizirik irratia
Apr 13 2013
Bizi !k Lurzaindia sostengatzen du
Apirilaren 6ko biltzar nagusian Bizi !k Lurzaindiaren aldeko bilketan parte hartzea erabaki du. Mugimendu ekologista eta altermondialista laborantza lurretaz jabetzeko sorturiko egiturari elkartzen da, beraz eta, gure bazkide eta sostengatzaile guztiak gure gisara egitea deitzen ditugu. Egitura berri horren garrantzia kontuan harturik, Bizi !k leku berezi bat atxikiko dio urriaren 6an, Baionan, antolatzen duen Alternatiba izeneko egun …
Apr 12 2013
Planeta bakarra dugu: Gehienezko soldata baimendua!
Neurrigabetasuna ia ahobatez gaitzetsia da, zentzutasun popularretaz, erreligio eta filosofia nagusienetaz. Garai eta gune guzietan, haurren hezkuntza mugen ikasketatik pasatu da. Altabada, gure jendartea eta ekonomia kapitalista gero eta gehiago eraikitzen dira neurrigabetasunaren eta muga guzien deuseztatzeko xedearen gainean. Aberastasunaren pilaketaren aintzinean mugarik ez izaiteak ikaragarri aberatsak gero eta aberatsago bilakatzen diren mundu eskandalugarri baten …
Apr 10 2013
2014-eko Herriko hauteskundeak
Aldaketa klimatikoaren kontra eta trantsizio energetiko eta ekologikoaren alde eragiteko tresna kutxa Tresna kutxa salgai da (3 euskos/euros) leku hauetan: Elkar Liburutegia eta Manu Robles-Arangiz Fundazioa (Baiona), Xuriatea ostatua (Hazparne), Xaia Ostatua (Behobia-Pausu), EHLG (Ainiza-Monjolose), Xibero’bio (Maule) Webgunean eskuragarri da: Trantsizio energetikoaren ituna: 1) Urte erabakigarriak : 2014ko Herriko hauteskundeek finkatuko dituzte 2020a arte gure …
Apr 06 2013
Zer urte biziki mugimendutsua Bizi !-rentzat
Bizi ! mugimenduak urteko biltzar nagusia burutu du apirilaren 6 honetan. Iragan den urteko diru mailako bilana, krisi ekologiko eta klimatikoaren egoera, mugimendu klimatikoaren estrategiari buruzko eztabaidak ziren biltzar honen programan, baina ez bakarrik, euskal mugimendu altermundialistaren animazioaz arduratuko den 47 pertsonako Koordinazio bat hautatua izan baita ere. 2014ko martxoko herriko heuteskundeei begirako proposamenak, garraioei …
Apr 05 2013
Garapen iraunkorraren aste bete-betean: Biarritze izendatua da 2013ko Iltze Erdoilduaren sariarentzat, Txirrindularen Erabiltzaileen Federazio Frantsesarengandik (TEF )
Didier Borotraren ekintza ezarengatik txirrindula antolaketen mailan, Iparraldeko kostaldean fama haundiko gune turistikoa zigortua izanen ote da Iltze Erdoilduaren sariaren bidez? Erantzuna apirilaren 20an, TEF-aren biltzar nagusiaren karietara. Txirrindularen Erabiltzaileen Federazio Frantsesak (TEF) urtero bere urteko biltzar nagusian Urrezko Gidoinaren saria emaiten du, txirrindularen aldeko politika azpimarragarri baten zoriontzeko, eta Iltze Erdoilduaren saria emaiten du …