«Mendebaldearen bukaera, munduaren sortzea» hitzaldi publikoa

Kazetaria eta « Nola aberatsek planeta suntsitzen dute » liburuaren idazlea den

Hervé Kempf-ekin

Asteazkena, apirilaren 24an, arratseko 20:30tan Donibane Lohitzunen (Portuan den Xardin Erretegiko gelan) :115

Eta « krisiari » buruz gure buruari istorioen kondatzeaz gelditzen bagina ? Zuzenean ikus dezagun pausatzen zaukun arazoaren muina. Biosferaren mugak hunkituko dituen lehen jendarte belaunaldia gira.

Krisi ekologikoa dela eta garapen ekonomikoa mugatua da eta baliteke gelditzea eta ttipitzea herri aberatsenetan eta baretzea eta gelditzea garatzen ari diren eta herri pobreetan. Beste molde batez erraiteko, Iparreko herriek etengabeko pobretze fase bat ezagutuko dute. Hara zein den datozen hamarkaden horizonte politikoa. Gure buruzagiek ez dute egoearen larritasunaz konzientzia hartu eta molde arriskutsuan, aterabide arkaiko batzuri lotzen dira.

Baliabideen agortzearen aurrean zer garapen ereduri buruz behar ginuke abiatu ? Neurritsuago, zuzenago eta oldarkortasun guttiagoko mundu berri baten sortzean zer toki hartzen ahal du Europak?

«Mendebaldearen bukaera, munduaren sortzea» argitaratuz, Hervé Kempf kazetariak, bizitzen dugun mundu mailako momento historiko honen ulerpen giltzak eskaintzen dizkigu.

Bizi Larrun (Bizi!-ren tokiko taldea) antolaturik

Sartzea urririk

Xehetasunak eta izen emaiteak azkarki aholkatuak dira : info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52  

Info gehiago: bizimugi.eu