Planeta bakarra dugu: Gehienezko soldata baimendua!

Neurrigabetasuna ia ahobatez gaitzetsia da, zentzutasun popularretaz, erreligio eta filosofia nagusienetaz. Garai eta gune guzietan, haurren hezkuntza mugen ikasketatik pasatu da.
Altabada, gure jendartea eta ekonomia kapitalista gero eta gehiago eraikitzen dira neurrigabetasunaren eta muga guzien deuseztatzeko xedearen gainean.

Aberastasunaren pilaketaren aintzinean mugarik ez izaiteak ikaragarri aberatsak gero eta aberatsago bilakatzen diren mundu eskandalugarri baten eraikitzea ahalbidetzen du. 2012an kondatuak izan diren miliar batetik goiti dituzten 1226 pertsonek 4 600 miliar dolar metatzen dituzte.
2012an, munduko 100 pertsona aberatsenek 240 miliar dolar irabazi dituzte, jakinez ez ditugula atxemaiten munduko tenpereaturen batazbestea ez dadin 2°C baino gehiagoz goratu (Europar Batasunak dio hein hortarik landa litaikela lortuko klimaren atzerabiderik gabeko uzkailketa) urtero lortu behar diren 100 miliarrak, eta 80 miliar aski litaizkela egunero 1,25 dolar baino guttiagorekin bizi diren pertsonek osatzen duten muturreko pobreziaren desagertarazteko.
Beti bultzatuak gira urrunago eta lasterrrago aintzinatzerat. Egunerokotasunean ditugun aktibitateetatik gero eta urrunago eta molde isolatuan bizitzerat. AHT bide eta aireportu berrien eraikitzerat. Gero eta guttiago irauten dituzten gero eta gehiago gauzaren kontsumitzerat, biziaren eta gaztetasunaren mugak atzeratzerat…

pacmangorrieuskweb

Mugarik ez izaite hau ez da gure planetaren ahalekin bateragarria, baliabideen eta satsuduren xurgatzeko ahalen ikuspundutik. Horrek baditu ondorio zehatz batzu : laster etorriko den uzkailketa klimatikoa, sekulan ezagutu ez den bio-aniztasunaren hondamendia, ozeanoen egoera kezkagarria, bai eta ur baliabideena, etab. Eta horrez gain, « beti gehiago »ri buruz doan lasterkaldiak sekulan asetzen ez duen frutrazio bat segurtatzen du : hiper-kontsumoaren biktimen miseria morala eta aberastasunen partekatzetik at egoiten direnen miseria materiala hor ditugu.

Neurrigabetasunari buruz doan lasterketa buru-hiltzaile honi « Aski da ! » erraiteko kuraia ukan behar dugu. Hori, « Gehienezko soldata baimendua »ren aldarrikapena bezalako lehen jestu indartsu batzurekin. Aldarrikapen hori aberastasunaren banatzearen, ezberdintasunen ttipitzearen, planetaren mugen errespetuaren eta datozen belaunaldien bizi baldintzen babestearen ildotik doa.

Mugimendu sozial eta sindikalak, alderdiek eta jendarte zibilak lan ardatz nagusi bezala aintzinean eman behar dute.

Aldarrikapen horren babesterat Maiatzaren Leheneko ohizko Baionako manifestaldian animazio aniztasunean eta musikaz Bizi !k alaitzen duen desfilera, saldoan jin gaiten. Hitzordua goizeko 11etan San Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltokiaren aldean.

Asteazkena, apirilaren 24an, arratseko 20:30tan Donibane Lohitzunen (Portuan den Xardin Erretegiko gelan):
« Krisia edo jendarte aldaketa?» Kazetaria eta « Nola aberatsek planeta suntsitzen dute » liburuaren idazlea den Hervé Kempf-en hitzaldi publikoa

Eta « krisiari » buruz gure buruari istorioen kondatzeaz gelditzen bagina ? Zuzenean ikus dezagun pausatzen zaukun arazoaren muina. Biosferaren mugak hunkituko dituen lehen jendarte belaunaldia gira.
Krisi ekologikoa dela eta garapen ekonomikoa mugatua da eta baliteke gelditzea eta ttipitzea herri aberatsenetan eta baretzea eta gelditzea garatzen ari diren eta herri pobreetan. Beste molde batez erraiteko, Iparreko herriek etengabeko pobretze fase bat ezagutuko dute. Hara zein den datozen hamarkaden horizonte politikoa. Gure buruzagiek ez dute egoearen larritasunaz konzientzia hartu eta molde arriskutsuan, aterabide arkaiko batzuri lotzen dira.
Baliabideen agortzearen aurrean zer garapen ereduri buruz behar ginuke abiatu ? Neurritsuago, zuzenago eta oldarkortasun guttiagoko mundu berri baten sortzean zer toki hartzen ahal du Europak?
«Mendebaldearen bukaera, munduaren sortzea» argitaratuz, Hervé Kempf kazetariak, bizitzen dugun mundu mailako momento historiko honen ulerpen giltzak eskaintzen dizkigu.

Apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:00etan, Baionako Gaztelu Berriko IUT-ko anfian (Paul Bert Plazan):
« Gehienezko soldata baimendua» mintzaldia
Europe Ecologie Les Verts-eko eurodiputatua eta « Jeudi noir » eta « Sauvons les riches » kolektiboen kosortzailea den Karima Delly, eta Corinne Morel Darleux, CAC40ko aholkulari ohia eta gaur egun Ezkerreko Alderdian ekologiako idazkari nagusia eta ekosozialismorako Jarraldien animatzailearekin.

Aldi berean aldarrikapen sozialista eta ekologikoa den Gehienezko soldata baimenduak (GSB), mugak ezarri nahi ditu neurrigabekeriari geldi errateko, kontsumitze arranditsuak mugatzeko, ezberdintasun sozialak murrizteko eta gure gizarteen birmoldaketa ekologikoen diruztatzea laguntzeko.
GSB jadanik izan da gure historia hurbilean, eta ez herri hain kolektibistan! Irabazien mugatzea Estatu Batuetan ezarria izan da 1942tik goiti, atalase bat gainditzen zuten irabazien heinari diru hartze azkar bat eginez: Rooseveltek, irabaziaren gaineko fiskalitate bat plantan ezarri du, % 88ko zerga tasarekin hein gorenerako, eta % 94koa 1944-1945ean. 1951tik 1964ra, gaur egungo 400 000 dolar baino gehiagoko heinari % 91ko zergak ezarriak izan zaizkio eta % 70-75ekoak 1981 arte.
Gaur egun parean dugun urgentzia ekologiko eta sozialak eztabaida hau berriz agerian ezartzen digu Europa osoan eta munduan.

Apirilaren 27a larunbata 18:00etatik goiti Baionan (L’autre Cinéma)
Neurrigabetasunaren kontrako eta neurritasun urosaren aldeko gaualdia         

– 18:00etan : “The Land of Hope”
-19:30etatik goiti : Pintxoak, taloak, erakusmahaiak
– 21:00etan “Pierre Rabhi, au nom de la terre”, ondotik Bizi!-rekin eztabaida !

Gaualdiaren salneurria (2 filma) : 9€
Ohiturazko salneurria filma bakotxarentzat : 6,50€ prezio arrunta / 4,50€ prezioa kideentzat eta langabetuentzat
Lekuak salgai apirilaren 20etik goiti l’Autre Cinéma-n

Hitzaldiak eta l’Autre Cinéma-ko gaualdia Bizi Ipar Aturri, Bizi Baiona hirierdia, Bizi Larrun tokiko taldeek eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatzen dituzte

Sartzea urririk hitzaldietara
Xehetasunak eta izen emaiteak azkarki aholkatuak dira : info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52   (L’Autre Cinéma-ko gaualdiarentzat, erreserbak zuzenki zinemarekin egin behar dira)

manifeuskgorriweb