Parisera igotzearen alde, diru laguntza galde zabala: zuek ere parte har ezazue! Bizi!-ko ehunka militante edo lagun igoko dira Parisera treinez edo autobusez COP21-eko ekintza eta mobilizazioetan parte hartzeko. Bidaia horren gastua aski garratzitsua da, batez ere langabetu, ikasle eta langile prekarioentzat. Gaurdanik deia luzatzen dugu Parisera igotzen ahal ez diren guziei, militante horien bidaia …
Nov 02 2015
HSBC afera: Bizi berriz hasten da! 3 aulki berriz ere bahituak Baionako HSBC bankuan
Azaroaren 2an astelehen huntan 10:30etan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako eta ANV-COP21 prozesuko (COP21 bortizkeriarik gabeko ekintza) 24 kidek hiru aulki bahitu dituzte Baionako HSBC bankuan. Ekintza hori burutu dute Hervé Falciani-ren kontrako auziaren hastearen eguna kari Suizian. HSBC-ko informatikalariari leporatzen zaio bankuko barne datuak zabaldu izana pertsona batzuei eta batez ere frantses zerbitzu fiskalei. Bere …
Oct 23 2015
Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 1ean, igandearekin Baionan
Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza osoa eta praktikoa antolatzen dute Bizi!-k ta Action Non-Violente COP21 erakundeak, azaroaren 1ean, igandearekin, Baionan, 9:00etatik 17:00etara (*) . Urrikik da eta haien burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan parte hartzeko prest diren jendeei irekia. Eta bai, ekintza mota hau ugarituko da datozen hilabeteetan, bai hemendik, eta baita, COP21 garaian …
Oct 22 2015
Bizi!ren ekarpena Euskal Herri elkargo bakarrari buruz
Trantsizio ekologiko eta sozial baten aldeko politika baten eramaiteko, Bizi! Mugimenduak kontsideratzen du Ipar Euskal Herri mailako instituzio baten sortzea baitezpadakoa dela. Eskala hori da lurralde koherente batena, bizi ingurumen natural batena, non bata bestearen osagarri diren eremu batzu aurkitzen diren: hiriguneak, biztanle eta kontsumitzaile dentsitate haundiarekin, eta baserri guneak laborantza, ofiziale eta ingurumen arloko …
Oct 11 2015
Iparraldean, trantsizio ekologikoa martxan da!
Larunbatean, 2015eko urriaren 10an, 50tik pasa hautetsi eta herritarrek parte hartu dute Biz! elkarteak, Alternatiba Garaziko alternatiben herrixkaren bezperan, Donibane Garaziko Herriko Etxeko ohorezko gelan antolatutako « Hitza Hitz Goizaldian ». Trantsizio energetikoaren arloko 21 ekintza aurkeztuak izan dira energia ekonomiaren, eko-eraikuntzaren, jantoki eta elikadura kolektiboaren, hondakinen, tokiko laborantza eta laborantza biologikoaren, etab.-en arloan. 2014eko martxoko herriko …