3 500 pertsona Alternatiba-Garazin Lekukoa pasatua izan da Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilbori

 DSC05427

            Bizi! Barnekaldek antolatu duen Alternatiba Garazi-k 3500 inguru pertsona bildu ditu asteburuan Donibane Garaziko Herrian.

DSC04689Larunbata goizetik beretik, numbrean jin den publikoak, – 400 pertsona ezberdin egun osoan zehar – parte hartu du hitzaldi ezberdinetan. Hitzaldietan, edo herriko etxeko mailan diren alternatibak aurkezten ziren, trantsizio energetikoaren arloan, edo larrialdi klimatikoa eta ondorioz plantan eman behar diren sistemaren aldaketa.

           3 000 pertsonatik goitik parte hartu dute igandean, urriaren 11n, Alternatiba Garazi-ren karietarat proposatuak ziren aktibitate ezberdinetan. Azpimarratzekoa da aldaketa klimatikoaren kausei alternatibak eskaintzen dituen herrixkak, 200 laguntzaile mobilizatu dituela, eta Herriko Etxe aintzinetik Merkatu estali arte den eremua erabili duela.
DSC05135Besta giroko Herrixka herrikoia :

            90 erakus mahainek 11 eremu tematikotan banatuak (2), 500 bazkarik, taloek,(ez ziren gelditzen aski eguna bukatzeko), hitzaldi ezberdinetan parte hartu duten 800 pertsonek, kontzertuek, dantzek, txirrindula tailerrak, eko-apartamendu arduratsuak “Nork nahi ditu graduak irabazi ?” jokoak eta etengabeko jende andanak joan etorriak egiten zituztenak belaunaldi guziak gurutzatuz, Alternatiba Garazi eraldatu dute herrixka lagun giroko batean, pedagogikoan, eta mobilizazio denbora eta besta herrikoi batean.

DSC05307Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilborako deia:

Alternatiba Garaziko azken hitzaldia parada izan da jadanik martxan diren klimari buruzko mobilizazioen indartzeko: Bizi!ren tokiko ekintza, energia fosiletarik inbertsioen kentzeko nazioarte kanpaina 350.org-ek eramaiten duena, ANV-COP21a, klimaren aldeko bortxa gabeko ekintza determinatuak eta Coalition Climat 21k proposatzen dituen hitzordu ezberdinak, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (martxak, herritar gailurrak, Alternatiben Herrixka Mundialak, eta abenduaren 12ko 12:12ko ekintza masiboak). Autobusak antlatuak dira abenduaren 12ko hitzordu hortara joaiteko eta Alternatiba-ren Auzo Nagusiak Parisen errezebituko ditu COP21 osoan mobilizatu nahi duten militanteak.

Parada ere izan Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilbori lekukoa pasatzeko. Alternatiben Herri hori Karta Soziala Plataformak antolatzen du, bertan Hego Euskal Herriko sindikatuak, mugimendu sozialak eta ekologistak biltzen dira.

 Bizi !

(1) Bizi Barnekalde Bizi!ren Baxe Nafarroko tokiko taldea da.

(2) Energia, eko-eraikuntza, garraioa, turismoa, amatasuna, haurren eta hezkuntza gunea, elkartasuna eta partekatzea, kontsumo arduratsua eta hondakinak, ondasun orokorrak eta kultura, finantza solidarioa, laborantza eta elikagaiak.

DSC05415

Argazki gehiago eskuratzeko, klika behereko estekan :

https://picasaweb.google.com/113927932188431016396/AlternatibaGarazi?authkey=Gv1sRgCOTz_vKYqLSm9wE&feat=directlink