Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza osoa eta praktikoa antolatzen dute Bizi!-k ta Action Non-Violente COP21 erakundeak, azaroaren 1ean, igandearekin, Baionan, 9:00etatik 17:00etara (*) .
Urrikik da eta haien burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan parte hartzeko prest diren jendeei irekia.
Eta bai, ekintza mota hau ugarituko da datozen hilabeteetan, bai hemendik, eta baita, COP21 garaian besteak beste Parisen edo beste hainbat lekuetan ere.
Klimaren arloan bataila erabakigarriak irabazteko, klima nahasmenduaren itzulbiderik gabeko heinak bai eta kontrola orotik eskapatzen zazikigunak ez gainditzeko, beste abiadura bateko mobilizazioan sartu behar dugu. Ikuspegi horrekin da, 2700 hiritarren deiari erantzunez, Actions Non-Violentes COP21 ekimena plantan jarria izan, honen xedea delarik klimaren aldeko ekintza deliberatu eta bortzikeriarik gabeko mugimendu masibo baten oinarriak sortzea.
Datozen asteetan bata bestearen ondotik burutuko diren ekintza anitz, bai eta COP21-eko bi asteetako garaian gertatuko diren ekintza masiboak prestatzen ari da, momentu honetan berean.
Ekintza hauetan parte hartzeko prest bazarete, orduan formakuntza azeleratua segitzeko parada ukanen duzue, azaroaren 1ean, igandearekin Baionan.
Izena emateko lotura: https://docs.google.com/forms/d/1ZwRISe0yTuef42F0cMMnAdY6mZT8Eb7d0cXWkHFWo88/viewform
(*) Sakontze saio batekin, 18:00etatik 22:00etara egoten ahal direnentzat. Baionan lo egiteko aukerak larunbata eta igande arratsean