BIDEOA : Vallier kasu, herria kexu!

Urre meategiak: Orain da momentua Manifa: irailaren 16an larunbatarekin Ostegun honetan, irailaren 14ean, Bizi!ko 17 ekintzalarik Euskal Herritik 700 kilometrotara den Seichebrières herrian, Sudmine enpresaren egoitza soziala den Christian Vallier lehendakariaren etxe aitzinean zinezko obraleku bat plantan eman dute pala mekaniko bat lagun. Bertan agerian utzi diren banderoletarik batek argiki laburbiltzen zuen lehendakariari zuzendua zitzaion mezua: …

Continue reading

Bizik pala mekaniko bat instalatzen du Sudminen lehendakariaren etxean

Irailaren 14a ostegun hontan, Bizi euskal mugimenduko 17 militantek egiazko obra publiko baten xantierra instalatu dute Christian Vallier, Sudmine-en lehendakariaren etxe pertsonalaren aintzinean, Loiret departamenduan kokatua den Seichebrières herri ttipian, Euskal Herritik 700 km-tan. Sudmine enpresak urrea miatzeko eta ustiatzeko permisua galdegin duela nahi izan dute salatu. Lehendakariaren etxea enpresaren egoitza soziala da baita ere. …

Continue reading

Urre meategiak: manifestaldi handia, larunbata honetan, irailaren 16an, Baionan!

Bizi!k bere kide eta laguntzaileak deitzen ditu larunbata honetan, irailaren 16an, arratsaldeko 16:00etan (Lauga-tik partituz) manifestatzerat urre meategiendako “ikerketa baimen esklusiboaren” kontra hots  Sudmine enpresak egin  «Kanbo baimena»  galdearen kontra. Baimen horrek hunkitzen duen eskualdeak 126km² ditu eta 11 herri hunkitzen ditu: Kanbo, Ainoa, Ezpeleta, Haltsu, Itxasu, Jatsu, Larresoro, Senpere, Sara, Zuraide, eta Uztaritze Mobilizatzeko …

Continue reading

Zero Zabor zintzur bustitze eta kilikatzea….erraz erraza!

Hitzordua finkatua da Irailaren 23an Zero Zabor Helburu ekitaldiarentzat. Ekitaldi hori buruatuko da zero zabor zintzur bustitze & kilikatze partekatu batekin! Lagun giroko momento hori parada ona izanen da zero zabor praktika horiei buruz ideia eta esperientzien trukatzeko! Zonbait ideia zero zabor aldi horren kausitzeko : ekar zerbait ona, gainestalkirik gabe, gogoz egina tokiko ekoizpenekin! Hara …

Continue reading

Plastikozko zakuen munduari azken agurra

Zero zabor helburu Larunbatean, irailaren 23an, 20 Cordeliers karrikan, Baionan 17:00 Hondakinak agerian 18:00 Plastikozko zakuen amaiera, legea hasi da… 18:30 … eta gu ere! 19:00 Zero zabor zintzur bustitze/kilikatzea Facebook Ozd-zzh

Gaur, egun ona da, elkarrekin klimaren alde ekiteko!

BABko garraio publikoen erabiltzaileak, bai eta ere frantses Estatu mailako hamabost bat hiritakoak, deituak izan dira goiz honetan 20 000 baratze ipotx irribarretsutaz Alternatiben Desafio Handian parte hartzerat. Ekintza horren bidez, Bizi!k gomitatzen du nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben norberak bereganatzeko parada berri bat bezala sartze honen baliatzerat. Goiz honetan, sartzea kari, A1, A2, C, 7, 8, …

Continue reading

Bizi! klika zonbaitetan!

Bizi!ri buruz jakin nahi izan duzun guzia, galdatzea ausartu gabe! Bizi!k bere lehen 5 urteetan eramaniko etengabeko lanari buruzko bideoa non Bizi!ren helburuak, lan moldeak eta ibilmoldeak agertzen diren. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=ncklmsoKfFQ] Bizi!ko kide bilakatzeko: klika hemen! Kide bilakaktzeko, Hitzarmenarekin adostasuna erakutsi behar da, eta kidetza dokumentoa osaturik igorri behar da kidetzaren ordainketarekin. -10 euro ikasle, …

Continue reading

Zuk ere parte hartu!

Presoen eta bakearen alde, argazki erraldoia Baionako Bestetako igadean! Ehunka pertsonek parte hartzen duten argazki erraldoi batean igande honetan, uztailaren 30an, Baionako Bestetan, 12:30tan Paul Bert plazan. Helburua? “Eta orain presoak” Parisen, larunbatean, abenduaren 9an iraganen den mobilizazioan parte hartzeko dei indartsu baten  egitea. Alabainan, Apirilaren 8ko armagabetze egunaren ondotik Bakegileak pausu berri baten egiterat …

Continue reading

EHZ-ren aldeko sustengu gaualdia

Euskal preso politikoen eta bakearen sustenguzko baraualdia: Bizi-k bat egin du!

2017ko apirilaren 8an ETA-ren armagabetzea bakegileek eta gizarte zibilak beren gain hartu izanak esperantzaz eta posibilitatez beteriko orria zabaldu dio euskal gizarteari bere osotasunean. Bizi bezalako mugimendu batentzat gogobetegarri baizik ez da izaiten ahal, bere sortzetik geroztik beti borrokatu baitu bakearen alde Euskal Herrian. ETAren armagabetzeak hala ere ez du erran nahi bortizkeria guzien bukaera …

Continue reading