Bizik pala mekaniko bat instalatzen du Sudminen lehendakariaren etxean

Irailaren 14a ostegun hontan, Bizi euskal mugimenduko 17 militantek egiazko obra publiko baten xantierra instalatu dute Christian Vallier, Sudmine-en lehendakariaren etxe pertsonalaren aintzinean, Loiret departamenduan kokatua den Seichebrières herri ttipian, Euskal Herritik 700 km-tan.

Sudmine enpresak urrea miatzeko eta ustiatzeko permisua galdegin duela nahi izan dute salatu. Lehendakariaren etxea enpresaren egoitza soziala da baita ere.

Goizeko 8:00etarik goiti, Seichebrières-eko biztanleek ezohizko ikuskizunaz gozatzeko parada ukan dute, Vallier jaunaren etxearen aintzinean kokatzen den lur eremuan. Egun osoa egoiteko pentsatua den xantierra instalatu dute, pikotz eta pala batzuekin tresnatuak diren langile batzuek. Egiazko pala mekaniko batek maniobrak egiten ditu haien erdian, hainbat aktibista zentzubitasunik gabeko mezuak dituzten banderolak instalatzen ari direlarik : « Vallier – Sudmine-eko lehendakaria : Zer erranen zinuke zure etxera jiten bagina ziloen egitera ? » « Urre meategiak Euskal Herrian : ez ezetz da ! » « Amalurra ez hunki ! Lurra gure altxorra da ! » etab.

Herriko gutun untzi guzietan banatua izan da eskuorri bat, biztanleei azaltzen ziena hautetsi guziak, ekonomia arloko ganberak eta Euskal Herriko biztanleak irmoki altxatzen direla Vallier jaunaren enpresak prestatzen duen urre meategien proiektuaren kontra: « Gaur egun galdegiten diogu Vallier jaunari eta bere enpresari errespeta dezan Euskal Herrian arrunt gehiengoa duen iritzia eta miaketa permisu horri uko egin dezan (…) Urre meategi horrek 126 km²-ko eremu bat mehetxatzen du, nun kokatzen diren 3 AOP, Kanboko bainu-etxeak, azaleko eta iturrietako uren 6 biltze gune, Natura 2000 eremu bat baino gehiago etab. ».

Biziko militanteei harrera ona egin diete Seichebrières-eko biztanleek eta batzuekin mintzatu ahal izan dira, baita herriko auzapezarekin ere ukan dute solasaldi bat herriko etxean. Florence Aniotz Senpertarrak, Bizi !-ren bozeramaileak azaldu die bertaratu diren kazetariei « miaketa edo ustiatze abiatze oro gelditzeko asmoa dugu – modu deliberatuan -, Christian Vallier tematzen baldin bada Euskal Herriko ordezkarien eta biztanleen iritziaren gainetik pasatzen. Manifa bat, kolektibo zabal batek eta erakunde sozio-profesional ainitzek deiturik, iraganen da Baionan irailaren 16a larunbat hontan 16:00etan, oposizio deliberatu horren erakusteko publikoki ».

Bizi-ko ordezkari batzu herrixkako etxe bakotxetatik atez-ate pasatu dira beren ekintzaren zentzua esplikatzeko : « Ohartzen zireztea ukanen zinuketen erreazkioaz Euskal Herritik jiten bagina Seichebrières-eko lurretan ziloak egiteko ez dakigu zeren atxemaiteko ? Gomitatzen zaituztegu janari mahai batera herriko etxearen aintzinean 17:00etarik goiti. Euskal Herriko jaki bereziak jastatzen ahalko dituzue, batez ere proiektu horrek mehatxatzen dituen 11 herrietatik etorriak : argi gasna eta itsasuko gerezi erreximenta, euskal xerria Ezpeletako biperrarekin ondua, euskal sagarnoa eta sagar jusa, edo Larresoron egin garagarno biologikoa… Elgar hobeki ezagutzeko parada izanen da, Seichebrières-eko biztanleriarekin adixkidetzea baizik ez baitugu galdegiten ».

2017ko irailaren 14a, Seichebrières-en,

Bizi!