Urre meategiak: manifestaldi handia, larunbata honetan, irailaren 16an, Baionan!

Bizi!k bere kide eta laguntzaileak deitzen ditu larunbata honetan, irailaren 16an, arratsaldeko 16:00etan (Lauga-tik partituz) manifestatzerat urre meategiendako “ikerketa baimen esklusiboaren” kontra hots  Sudmine enpresak egin  «Kanbo baimena»  galdearen kontra.


Baimen horrek hunkitzen duen eskualdeak 126km² ditu eta 11 herri hunkitzen ditu: Kanbo, Ainoa, Ezpeleta, Haltsu, Itxasu, Jatsu, Larresoro, Senpere, Sara, Zuraide, eta Uztaritze

Mobilizatzeko arrazoin ainitz bada. Haietarik 3 aipatzen dizkizuegu jarraian:

  • laborantza herrikoiarentzat arriskuak, jakinez jatorri deitura gerizatuak badirela lurraldean (Ezpeletako biperra, Ossau-Iraty ardi gasna eta Kintoa euskal xerria)
  • Euskal kostako uren edangarritasuna zalantzan ezarria izaiten ahalko baita
  • horrelako proiektu batek ura eta elektrizitate kopuru animale bat gastatzeko beharra baitu

Horrelako ustiapenek ingurumenari ekartzen dituzten kalteek lurralde osoa hunkitzeko arriskua dute. Alta arras behar gabeko ustiapenak dira zeren jadanik industriak ibiltzeko behar duen urre kopurua baino 3 aldiz gehiago urre ber-ziklatzen da.

Nahiz eta gaitzeste indartsua izan den eta ezezko abisu edo oharpen frango izan diren, proiektua beti aitzina doa. Ez ditzagun utz nahi dutena egiten!

Bizi!k galdegiten baimen hori ez dadin emana izan eta manifestaldian parte hartuko du: jin saldo handian!

Eta Bizi!ren jende lerro animatuaren prestatzeko, hitzordua finkatua da larunbatean, irailaren 16an, 14:00etarik goiti MRA Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan.

1000 pertsonatik goiti joan den otsailaren 11n Ezpeletan urre meategien kontra

Manifestaldirako deia ondoko egiturek sustengatzen dute:
– Jatorrizko deitura gerizatua den Ossau-Iraty-ren defentsaratko sindikatua eta deitura gerizatu horrekin ari diren laborariak,
– Ezpeletako Biperraren Ekoizleen sindikata
– Kintoa Euskal xerria saila
– Xapata (Itsasuko gerezia)
– EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara),
– ELB (Euskal Herriko Laborien Batasuna),
– B.L.E. (Biharko Lurraren Elkartea),
– APFPB (Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque – label Idoki),
– Lurzaindia,
– Inter AMAP Pays Basque,
– Bizi !,
– CADE (Collectif des Associations de Défense de l’Environnement),
– Stopmines-eh