Urre meategiak: Orain da momentua
Manifa: irailaren 16an larunbatarekin
Ostegun honetan, irailaren 14ean, Bizi!ko 17 ekintzalarik Euskal Herritik 700 kilometrotara den Seichebrières herrian, Sudmine enpresaren egoitza soziala den Christian Vallier lehendakariaren etxe aitzinean zinezko obraleku bat plantan eman dute pala mekaniko bat lagun. Bertan agerian utzi diren banderoletarik batek argiki laburbiltzen zuen lehendakariari zuzendua zitzaion mezua: “Vallier, Sudmine-eko lehendakaria: zer zenioke zure etxerat etortzen bagina zilatzerat?”
Seichebrières-eko biztanleen topatzera ere joan gira. Azken hauek harrera bikaina eskaini digute arras untsa ulertuz proiektu horrek Euskal Herrian sortzen dituen kezkak eta gure ekintza sustengatuz.
Bizi!k lortu du Sudmine-eko zuzendaria den Michaël LALOUA jaunarekin topatzea eta anbiguotasunik gabeko mezu argi bat luzatu dio: Sudmine enpresak Euskal Herrian urrea bilatzeko baimena kendu behar du!
Laloua jauna jadanik jakinean zen Baionan, larunbata honetan, irailaren 16an manifestaldi handi bat antolatua zela haien proiektu zentzugabearen kontra. Argi da manifestaldi hau hurbiletik jarraitua izanen dela Sudmine-eko buruzagietaz bai eta ere ustiapen baimena onartu edo ezeztatu behar duten autoritateetaz. Etor gaiten saldo handienean larunbata honetan 16:00etan Lauga aitzinerat! Orain da dena trenkatzen.