Garaipen garrantzitsua… goazen aitzina! Herriko etxe batek diru laguntzak, hautetsien ordainsariak eta enpresen fakturak euskotan pagatzen ahal ditu: hori baieztatu du ortzegunean Paueko Auzitegi administratiboak. Pirineo-Atlantikoko Prefetak galdegin zion Auzitegiari Baionako Herriko etxearen eta Euskoaren harteko hitzarmena blokatzea eta 10 argudio desberdin emaiten zituen bere galdearen bermatzeko. Jujeak 10 argudio horiek haizatu ditu eta …
Mar 27 2018
BIDEOA – Apirilaren 3an asteartarekin Hendaian, denak izan gaitezen migratzaile
Hendaiako erretentzio zentroan migratzaileen tokia hartzeko prest diren bolondresen Ituna : Hendaiako erretentzio zentroaren irekitzearen kontra protestatzen dut. Ene aburuz, errepresio eta presondegiratze politika baten ordez, migratzaileekiko, harrera, ardura eta elkartasun politika bat behar dugu proposatu. Gaur egun Gérard Collomb barne ministroak proposatzen duen eta frantses parlamentariek eztabai-datzen duten Geriza-Immigrazio lege proiektua gaitzesten dut. Lege …
Mar 26 2018
Zuk ere etorkinen tokia hartu Hendaian
Mar 24 2018
Geriza-Immigrazioa legea: asteartean apirilaren 3an Hendaiako erretentzio zentroaren okupatzeko deia
Larunbat honetan, martxoaren 24an, Bizi!k deiturik, 110 pertsonek ekintza sinboliko bat bururatu dute Europako biribilgunean, Biarritzen. Bertan Europa-Kartzela gaitzetsi dute eta Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzea galdatu dute. Goizeko 11:00etarik landa bertan ezarri dute europar bandera handi bat, non ohiko izar horiak ordezkatuak ziren alanbre ziztadunetaz, eta ondotik, biribilgunearen inguruan itzulika egon dira Europa-Kartzela, Geriza Immigrazioa …
Mar 20 2018
Migratzaileen alde, Cédric Herrou-rekin, larunbat honetan Biarritzen
Bizi!k antolatzen du picketing elkarretaratze bat larunbat honetan, martxoaren 24an, 11:00etan (*) Europako biribilgunean, Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzearen galdatzeko eta Europa-Kartzela salatzeko. Ekintza hori iraganen da hitza hartuko duen Cédric Herrou-ren presentziarekin. Parada izanen da Collomb legearen kentzea eta migratzaileekiko harrera eta elkartasuna indartzeko xedea duen “Eux, c’est nous ! EtorkiZUna” kanpainaren presentatzeko. Cédric Herrou, …
Mar 20 2018
Martxoaren 22ko Manifan parte hartzeko deia
Bizi!k, Baionan, ostegun honetan 10:30ean iraganen den zerbitzu publikoaren defendatzeko manifestaldian parte hartzera deitzen ditu herritarrak. Alabainan, eta tamalez, Bizi!rentzat argi da Emmanuel Macron Presidenteak babesten duen Edouard Philippe-en gobernuak estrategia liberala bat jarraitzen duela eta horrek ondorio kaltegarriak dakarzkiela klimarentzat eta joan etorri moldeen edo garraiobideen arloko zuzentasun sozialarentzat. Estatu Frantsesean, SNCFa sortu zenean …
Mar 13 2018
Zero Zabor Zero Xahutze topaketak, Hendaian, larunbatean, martxoaren 17an
Urtero frantses Estatu mailan, biztanle batek 354 kg hondarkin sortzen ditu. Zenbaki hori 536 kg-etara igotzen da kolektibitateen eta zonbait aktibitate ekonomikoren hondarkinak gehitzen baditugu(1). Gain kontsumoak eta xahutzeak ondorio gaitzak dituzte klimaren eta ingurumenaren arloan, bai eta ere gure moltsetan. Zerbait egiteko garaia da! Larunbat honetan, martxoaren 17an, Abbadia gelan, Hendaian, Bizi!ren Kontsumo Zero …
Mar 05 2018
San Ispiritu zubia libra dezagun !
San Ispiritu zubia libra dezagun ! San Izpiritu zubia libratzeko, elkarretaratze alai eta sinbolikoa antolatua da martxoaren 14an, asteazkenean 18:30ean, Reduit plazan. Elkarte kolektibo batek bi neurri erraz proposatzen ditu jendeen bizitza hobetzeko eta klima-aldaketaren kontra jokatzeko. Laster eragin behar dugu proposamen horiek sartuak izan daitezen delako Tram’bus egitasmoan. – Lehenbiziko neurria: tren geltokiaren eta …
Mar 04 2018
Klima-erronkaren eta “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa Angelun
Klima-erronkaren eta “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa Angelun Martxoaren 17an, larunbatez, goizeko 9.30etarik goiti, Euskal Herri iparraldeko parropi, tokiko eliza, obra-on, mugimendu, monastegi edota kristau erakundeak topaketa batean parte hartzera deituak dira Angelun (*), transizio ekologikoa eta klimatikoa gaitzat izanik. Topaketa hunen helburua bikoitza da: – gizadiak gainditu beharrak dituen hil ala biziko …
Mar 04 2018
Apirilaren 20 eta 21ean : Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin
Ostiralean eta larunbatean, 2018ko apirilaren 20 eta 21ean, Baionan, «Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin» foroa. Solidarité Migrants Pays Basque Sud landes Etorkinekin Kolektiboa, BIZI eta ATHERBEA elkarteak heldu den apirilaren 20an (ostiralean) eta 21ean (larunbatean) iraganen den foroaren antolaketa lanen prestatzen ari dira. Geriza eskatzaileen eta errefuxiatuen gaia sekulan baino gehiago gaurkotasun …