BIDEOA – Apirilaren 3an asteartarekin Hendaian, denak izan gaitezen migratzaile

 

Hendaiako erretentzio zentroan migratzaileen tokia hartzeko prest diren bolondresen Ituna :

  • Hendaiako erretentzio zentroaren irekitzearen kontra protestatzen dut.
  • Ene aburuz, errepresio eta presondegiratze politika baten ordez, migratzaileekiko, harrera, ardura eta elkartasun politika bat behar dugu proposatu.
  • Gaur egun Gérard Collomb barne ministroak proposatzen duen eta frantses parlamentariek eztabai-datzen duten Geriza-Immigrazio lege proiektua gaitzesten dut. Lege proiektu horren asmoa erretentzioaren iraupen legala 90 egunetik berdin 135 egunera luzatzea da.

Haiek, gu dira! Bizia ezinezkoa bilakatu den munduko parte batean sortzea gatik, gerlatik, miseriatik edo aldaketa klimatikoak ezinbizizkoak bilakatu dituen beren lurraldeetarik ihesi egiteagatik, duintasunean bizitzeko nahia ukaiteagatik,edo xinplegi, bizitzeko nahia ukaiteagatik,… atxilotuak dira.

Ondorioz, ene izena bolondres gisa ematen dut migratzaileen ordez atxilotua izaiteko, horren bidez jendarteak ulertu dezan zer diren zinez erretentzio zentro horiek: hobengabeen kartzelak!