Apirilaren 20 eta 21ean : Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin

Ostiralean eta larunbatean, 2018ko apirilaren 20 eta 21ean, Baionan,

 «Immigrazioa bestela pentsatu,  hemen berean  ekin» foroa.

 

 

Solidarité Migrants Pays Basque Sud landes Etorkinekin Kolektiboa, BIZI eta ATHERBEA elkarteak heldu den apirilaren 20an (ostiralean) eta 21ean (larunbatean) iraganen den foroaren antolaketa lanen prestatzen ari dira.

Geriza eskatzaileen eta errefuxiatuen gaia sekulan baino gehiago gaurkotasun handiko gaia da.

Agintariek plantan emaiteko asmoa dituzten neurri juridiko eta administratiboen xedea, sufrikario handitan diren erbesteratuek jada pairatzen duten testuinguru zapaltzailearen gogortzea da.  Askatasun indibidualak  eta giza eskubideak zalantzan dira. Eta elkartasuna ez da delitua.

Foroak, alde batetik, lekuan berean ari diren aktore profesional eta bolondresei informazio osagarriak ekarriko ditu, eta beste aldetik, publiko zabalari idekiz, Euskal Herriaz,  lurralde honen historia eta baloreek merezi duten harrera gune bat egiteko gogoeta, trukaketa eta proposamenak erreztuko ditu.

Foroaren programa laster zabaldua izanen da. Zuen egutegian atxik data!

Atherbea, Bizi!, Etorkinekin