Category: Bizikutzu

Bizi!ren bisita gidatua: Alternatiba taldea

30 000 pertsonari harrera egiteko, antolatu behar da… Duela zonbait hilabete Alternatiba taldeak bultzatu duen antolaketa, Alternatiba Itzuliaren taldearekin batera, Baionan datozen urriaren 6 eta 7an, gaitzeko gertakizuna izanen den Alternatiba 2018 prestatzen ari da. Eguna hurbilduz doanez, ernatu behar da eta taldea handitu. Maiatzean, asteburu batez lan egin eta taldea berrantolatu da bakoitzak bere …

Continue reading

Kanpoko berri: Alternatiba 2018: Alternatiba badator berriz Baionara!

Gogoratu, 2013an, klima aldaketa eta energien krisiaren aurrean, Alternatiba 2013, alternatiba zehatzen lehen herrixkaren sorrera dela. 12 000 lagun baino gehiago Baionan energiak ekoizteko, kontsumitzeko, bizitzeko, mugitzeko… molde berriak  elkarrekin gogoetatzeko eta ezagutzeko. Ondotik biderkatuz joan den Alternatiba bat eta 140 alternatiben herrixka baino gehiago hedatuko dituenak bai Estatu frantsesean, Europan eta baita Senegal eta …

Continue reading

Potreta: Forence, 49 urte, Ziburu

Gure lurraldera etortzen diren jendeen herstura eta behar gorriak ikusten ditugularik, argi gelditzen da ekiteko presa handia badela. Etorkinen erronka gure borroken parte da, ezin dugu bereizi. Jatorriz Lille-ekoa, Ziburun bizi naiz 2013tik geroz. Hemen gustora bizi naiz. Trebatzaile eta psikologo ofiziokoa naiz, trantsizio bide luze batean, finantza mundutik nator eta. Bizi!n parte hartzea enetzat …

Continue reading

Editoriala

Bi gai nagusitzen dira Bizikutzuren 19. zenbaki honetan . Alde batetik, « EtorkiZUna! », migranteen aldeko kanpaina: Bizi!-k migranteen alde aritzea erabaki du zeren eta, Florencek bere potretan azaltzen duen bezala, gai hori arras lotua baita eramaten ditugun beste borrokekin. Beste alde batetik, Alternatibaren prestatzea: aurten, 30 000 pertsona igurikatzen ditugu Baionan urriaren 6 eta 7an, alternatiben …

Continue reading

Apiril eta maiatzeko egutegia

Apiril Astelehenean, apirilaren 2an 18:00tan: Bizi!rik, Bizi!ren Euskal Irratietako emankizunaren grabaketa Astelehenean, apirilaren 2an 19:00tan: Euskaraz Bizi!n, MRA Fundazioaren egoitzan Baionan. Asteartean, apirilaren 3an 19:00tan: Eliza Berdea Labela taldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan Baionan. Asteazkenean, apirilaren 4an, 17:30tan: Kontsumo Zero Zabor lan taldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan Baionan. Asteazkenean, apirilaren 4an, 19:00tan: Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra, …

Continue reading

Egin dugu: Eliza Berdea Labela eguna abiatu dugu Ipar Euskal Herrian

Ehun eta hogeita hamar bat pertsona bildu da Larunbatean, martxoaren 17an Eliza Berdea Labela abiatzeko Euskal Herrian. Jardunaldia, Bizik antolatua eta girixtino talde ttipi batekin apailatua, Frantziako Kristau elizen ekimen baten kasu berezia da. Eliza Berdea tresna bat da, honek ahalbidetuko die erlijio komunitate guztiei beren bilakaera ekologikoa abiatzea edo indartzea. Angelun, leku desberdinetako kristau …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua!: komunikazio taldea

Bizi!n komunikazio taldeak laster bere urtebetetzea ospatuko du! Bizi!ren komunikazio digitala segurtatzeko eta zentralizatzeko sortu da:  (https://bizimugi.eu)  blogean, baita sare sozialetan ere, Facebook eta Twitterren. Bizi!ko beste taldeekin trukaketa lan bat egin da lehenik, eta lankidetza talde bat ere prentsaz arduratzen direnekin. Berehala erabiltzekoa den materiala biltzen du taldeak (artikuluak idazten dira eta argazkiak edo …

Continue reading

Kanpoko berri: Birzikleta (Heureux Cyclage) topaketak

Birzikleta topaketak urteroko auzolaneko bizikleta tailerren hitzordu bat dira. Aurten, Baionan martxoaren 8tik 10erat iragan ziren Txirrind’Olaren harrerarekin. Euskal Herri osotik (baita Frantziatik ere!) etorritako 200 parte hartzaile eta Txirrind’Ola eta tokiko elkarte sareko 80 boluntariok 3 egun horietan topatzeko eta elkarrekin solasteko parada izan zuten. Egitarauan, bertzeak bertze: mintzaldi eta tailerrak (eredu ekonomikoak, animatzaile …

Continue reading

Potrera: Anne, 27 urte, Baiona

« Biarnesa izanki, herrialdeetako kulturak interesatzen zaizkit. Naturala iduritu zait euskara ikastea Baionara heltzean. »»  Pauekoa naiz, Biarnesen, Anne deitzen naiz eta 27 urte ditut. Kultur egitasmoen koordinatzaile eta artekaria naiz. Ekintza gustoko dut eta nere baloreekin ekitea beharrezkoa zait. Horregatik Bizi!taz hurbildu nintzen, Paueko itsaspeko petrolioaren Gailurraren oztopo-ekintzan parte hartuz. 2017ko udan, Baionara bizitzera etorri naiz, …

Continue reading

Editoriala

Bizi!-ko militanteen egunerokoa jarduera desberdin anitzez osatua da: Heureux Cyclage jardunaldien sustengatzea, “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa, San Ispiritu zubia libratzeko ekintza bat, Hendaiako Zero Zabor Zero Xahutze topaketak… Baina gero eta gehiago hunkitzen gaituen gai bat bada: migratzaileena. Ezin da klimari buruz aritu, errefuxiatuen gaia kontuan hartu gabe. Bereziki jakinez, Munduko Bankuak iragarri duenaren …

Continue reading