Ehun eta hogeita hamar bat pertsona bildu da Larunbatean, martxoaren 17an Eliza Berdea Labela abiatzeko Euskal Herrian. Jardunaldia, Bizik antolatua eta girixtino talde ttipi batekin apailatua, Frantziako Kristau elizen ekimen baten kasu berezia da. Eliza Berdea tresna bat da, honek ahalbidetuko die erlijio komunitate guztiei beren bilakaera ekologikoa abiatzea edo indartzea. Angelun, leku desberdinetako kristau batzuk elkartu dira: parropia, eskola, elkarte edo mugimenduetatik etorritakoak… Txetxek aldaketa klimatikoaren erronkak aurkeztu ditu eta Laura Morosini andereak Eliza Berdea Labelarenak, ondotik parte-hartzaileek talde ttipitan gogoetak egin dituzte lehen urrats zehatzak bultzatzeko: diagnosia, komunikazioa, moldakuntza, eguneroko ekintzak…
Tokiko desmartxa horiek guztiak laguntzeko gidaritza batzorde bat sortuko da eta apirilaren 3an, 19:00etan bilduko da Fundazioan.
Bizi !k horrelako ekimenak beste elizekin (musulmanoa, judua…) sustatu nahiko lituzke baita beste elkarte sektoreekin ere.
Apr 03 2018