Birzikleta topaketak urteroko auzolaneko bizikleta tailerren hitzordu bat dira. Aurten, Baionan martxoaren 8tik 10erat iragan ziren Txirrind’Olaren harrerarekin. Euskal Herri osotik (baita Frantziatik ere!) etorritako 200 parte hartzaile eta Txirrind’Ola eta tokiko elkarte sareko 80 boluntariok 3 egun horietan topatzeko eta elkarrekin solasteko parada izan zuten. Egitarauan, bertzeak bertze: mintzaldi eta tailerrak (eredu ekonomikoak, animatzaile lana, birziklapena, tailerren arteko laguntza eta bertzelako gaien inguruan) besta giroan lagun artean lan eginik. Une berezia izan zen larunbateko txirringa-erakustaldia, non eta 300 txirrindulari baino gehiago itsaso aldera eguzkiaren sartze ederrari so egon baitzitzaizkion.!Anitzentzat, topaketa horiek izan ziren Txirrind’Olaren lokala lehen aldiz ikusteko parada, bere neurri eta antolaketa zehatz nabarmenekin. Lokal honen eskuratzeko, elkargo ezberdinei zuzenduriko lanaren lekukotasuna eman zuen elkarteak, baita zabortegietan txirringen berreskuratzeko lanarena ere. Bertze elkarte batzuk aldiz arrakasta handiago baten lekukotasuna eman dute, elkargoen mugikortasun planekin bat egiterakoan…
Txirrind’Olak, topaketa horien bitartez, publiko zabalagoa ukitzea zuen helburu, tailerraren ohituetatik haratago. Oro har, bertze antzeko ekimenak sorraraztea espero du elkarteak, auzolaneko bizikleta tailer gehiago sor daitezen. Punyua eginen da hemendik urtebetera, Estrasburgon izanen diren hurrengo topaketen kari!