Bizi!ren bisita gidatua!: komunikazio taldea

Bizi!n komunikazio taldeak laster bere urtebetetzea ospatuko du!

Bizi!ren komunikazio digitala segurtatzeko eta zentralizatzeko sortu da:  (https://bizimugi.eu)  blogean, baita sare sozialetan ere, Facebook eta Twitterren. Bizi!ko beste taldeekin trukaketa lan bat egin da lehenik, eta lankidetza talde bat ere prentsaz arduratzen direnekin. Berehala erabiltzekoa den materiala biltzen du taldeak (artikuluak idazten dira eta argazkiak edo bideoak aurretik aukeratzen eta tratatatzen) behar den hedabidean eta memento onean argitaratuak izateko. Mezuek koherenteak izan behar dute eta lehentasunak bideratuak diren kanpainen arabera finkatzen dira. Izan ere, hilabete hastapen guziez argitalpen planinga bat finkatzen da. Nahiko tarte uzten du lan talde bakoitzak dituen behar bereziak sartzeko.

Euskaraz Bizirekin lotura eginez taldeak bigarren helburu bat badu ere: komunikazioa ahalik eta gehien elebiduna – euskara/frantsesa- izatea! Gaur egun oraindik ere, blogaeko artikulu asko ez dira euskaratuak baliabide eskasengatik. Beraz, elebiduna bazara zatoz gure taldea indartzera argitalpen bakoitzaren itzulpenean lagunduz!