« Biarnesa izanki, herrialdeetako kulturak interesatzen zaizkit. Naturala iduritu zait euskara ikastea Baionara heltzean. »»
Pauekoa naiz, Biarnesen, Anne deitzen naiz eta 27 urte ditut. Kultur egitasmoen koordinatzaile eta artekaria naiz.
Ekintza gustoko dut eta nere baloreekin ekitea beharrezkoa zait. Horregatik Bizi!taz hurbildu nintzen, Paueko itsaspeko petrolioaren Gailurraren oztopo-ekintzan parte hartuz.
2017ko udan, Baionara bizitzera etorri naiz, espreski parte hartze handiago baten izateko.
Nere gaitasunak elkarteari eskaintzen saiatzen naiz. Talde bakotxean asko ikasten dut eta proiektuak eramateko manera desberdinak deskubritzen ditut. Zeharka ere, eskola bikaina bat da logistika, talde kudeakuntza edota komunikazio teknikak ikasteko !
Elkartean engaiatzen diren jendeen ontasunak harritu nau. Bere eraginkortasunarengatik, Bizi!k duen funtzionamendu arrunt egituratuak (beste erakunde batzuekin konparatuz) berehala seduzitu ninduen. Hala ere, militanteek irekitasun eta ontasun handia dute kide berriengan.
Biarnesa izanki, herrialdeetako kulturak interesatzen zaizkit. Biarnesa ikasten ari naizenez, naturala iduritu zait euskara ikastea Baionara heltzean.
Uste dut Bizi!k oreka on bat atxeman duela euskara eta euskal kulturaren balorizazioa eta besteekiko irekitasunaren artean, gai sozial eta ekologikoen alde borrokatzeko prest direnekiko.