30 000 pertsonari harrera egiteko, antolatu behar da… Duela zonbait hilabete Alternatiba taldeak bultzatu duen antolaketa, Alternatiba Itzuliaren taldearekin batera, Baionan datozen urriaren 6 eta 7an, gaitzeko gertakizuna izanen den Alternatiba 2018 prestatzen ari da. Eguna hurbilduz doanez, ernatu behar da eta taldea handitu. Maiatzean, asteburu batez lan egin eta taldea berrantolatu da bakoitzak bere lekua atxeman dezan. Orotara, gutti gora behera 1000 bolondres inplikatuko dira. Horregatik, taldea hainbat batzordetan egituratu da, bakoitzak bere ordezkaria ukanen duelarik Alternatibaren koordinaketan parte harttzeko. Badira 3 lantalde mota :
– Eremu nagusiei lotuak diren batzordeak: mugikortasuna eta garraioa, neurritasuna, energia berriztagarriak, birtokiratzea, laborantza, ura eta elikadura, birziklatzea eta konpontzea, eko-feminismoa, lurralde mailako alternatibak, elkartasuna eta partekatzea.
– Batzorde tekniko desberdinak : logistika orokorra, taberna, ostalaritza, animazioa, apainketa, bolondresak eta aterpeak.
– Zeharkako batzordeak : politika, engaiamenduen desafioa, Itzulia eta txirrinduraultza, Euskaraz Alternatiban, aurrekontua eta harreman/komunikazioa.