BEGIRALE BATEN 🦔 Sandrine Espie, Angeluko begiralea – Zato gurekin !

Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera?

Ene lanaren bidez, justizia sozialari eta garapen iraunkorrari interesatzen naiz. Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiko hitzaldietan parte hartu nuen. Desmartxa bateratzaile eta argigarri honek, begirale ekologiko bilakatzeko gogoa eman zidan, gure “hobeki-bizitzeko”-arentzat hain beharrezkoa den metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzeko ekintza zehatzak ezagutzeko.

Zertan datza zure eginkizuna?

Hilabeteroko bilkuretan parte hartzen dut martxan diren ekimenen berri ukaiteko, beharrei, disfuntzioei eta batzuetan hiri batzuetako aitzinatzeei buruz gure ikuspuntuak partekatzeko, hautetsientzat erronka ekologikoei buruzko formakuntza sustatzeko kanpainetan parte hartzeko.

Zeintzuk dira lehen ondorioak?

Hautetsientzat formakuntzak plantan ezarri dira, laguntza pertsonalizatua eskainiz, beren lurraldeetako errealitateari egokituak. Bizik segitzen du begiraleei harrera segurtatzen.

Zer ekartzen dizu mota honetako engaiamenduak?

Talde sutsu baten ezagutzeko parada. Erretzen ari den lurraren eta zatitzen ari den jendartearen lekuko soil izateari uko egiten duten eta pasiboak ez diren pertsonetaz inguratua izateak sustatzen nau eta esperantza ematen dit ekintza kolektiboak zentzua eta eragin positiboa duela gure herrietan.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko  deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahalko dute: edo argitara emanez aitzindari diren herri batzuren ekintza eredugarriak, edo bere bizilekua arriskuan emaiten duten klima suntsitzaile diren proiektuetaz abisatuz.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.