Azken txostenek bat egiten dute tokiko hautetsiek eta funtzionarioek erronka ekologikoetan formatzeko beharra dutela erratearekin, larrialdi klimatikoak behartzen dituen eraldaketetan lurraldeak inplikatzeko. Horregatik, Bizik 2. formakuntza-ziklo bat antolatzen du aitzinean ditugun erronka ekologikoei buru egiteko hautetsi eta funtzionarioak tresnatzeko. Begirale ekologikoek ere hautetsiekiko bilkurak segitzen dituzte azken hauek kargualdiaren bukaerarako neurriak bizkortzeko ekintza-plana martxan ezar …
Category: kazeta-7
Aug 30 2024
TXALO 👍 URKETA
Bizik antolaturiko lehen formakuntza zikloan, Urketa herria nabarmendu zen bere jarraikitasunarekin. Herriko hautetsi taldeak bere burua antolatu zuen erronka ekologikoei buruzko hainbat formakuntza ikastarotan parte hartzeko, hautetsi desberdinak mobilizatuz -auzapezorde edo ordezkariak- eta, azpimarratzekoa dena, auzapezak berak hainbat formakuntza-ikastarotan ere parte hartu zuen. Herriko Etxe frankok oraino ez dituztelarik beren taldeak prozesu ezinbesteko honetan engaiatu, …
Aug 30 2024
TIRRIT 👎 KANBO
Kanboko auzapezak, etxebizitza eskuChristian Devèzeragarrien eskasiaren kontrako borrokan ondorioak izaten ari den urte osoan zehar bizitzeko diren etxebizitzak Airbnb iraunkor bilakatzea saihesten duen konpentsazio-printzipioaerrefusatzen du bere herriari aplikatzea, jakinez haren herria tentsio-eremuan dela eta alokatzeko diren etxebizitzen eta galdearen arteko desoreka nabarmena dela. Herritarren beharren kontra, neurria ahultzearen alde ere agertu zen hautetsia. Euskal Elkargoko …
Aug 30 2024
BAZENEKIEN? Izarrak berriz piztu
Gehiegizko argi artifizialak ez digu bakarrik kentzen zeru izartsuaren edertasuna. Alabaina, bioaniztasunaren nahasmendu iturria da eta energia-xahutze handia dakar. Argiteria publikoa frantses Estatuko elektrizitate kontsumoaren % 41ekoa da eta urtean 670.000 t CO2 isurtzen du.2018ko abenduaren 27az geroztik, ministerio dekretu batek arautzen ditu kanpoko argiztapen-instalazioak espazio publiko eta pribatuetan, ondarearenak (eraikinak, baratzeak, parkeak), etxebizitzak ez …
Aug 30 2024
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Lur kontsumoa gelditu eta etorkizuna ez kontsumitu
Bioaniztasunaren higaduraren arrazoi nagusia den lurraren artifizializazioa gelditu behar da bizidunen habitatak babesteko. Lurra bizirik atxikitzeak, gainera, ur zurrupitak eraginiko uholde arriskua murriztea ahalbidetzen du, klima-aldaketa mugatzen eta karbonoa harrapatzen: 190 eta 290 tCO2-ren isurpena eragiten du hiri-hedapen hektarea batek. Azkenik, betoiztatzeak gure elikadura burujabetza mehatxatzen du. 24.000 ha lur desagertzen dira urtero Frantziako Estatuan, …
Aug 30 2024
EUSKAL ELKARGOAN ZER? “Klima: entsegua emenda dezagun”: nola gara 2024an?
2021ean Klima Plan bat onartuz, Euskal Herriko Elkargoak hainbat helburu finkatu zituen. Hauek dira berotegi efektuko gasen isurien eta energia kontsumoaren apaltzea, energia berriztagarrien ekoizpenaren emendatzea baita karbono bahiketa ere, 2030 eta 2050 urteen artean. Geroztik, ez dute kopururik eguneratu oraino Klima Planaren jarraipenari dedikaturiko climataction-paysbasque.fr gunean. Aldiz, Akitania Berriko Energia eta Klimaren Eskualdeko Agentziak …
Aug 30 2024
BEGIRALE BATEN 🦔 Sandrine Espie, Angeluko begiralea – Zato gurekin !
Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera? Ene lanaren bidez, justizia sozialari eta garapen iraunkorrari interesatzen naiz. Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiko hitzaldietan parte hartu nuen. Desmartxa bateratzaile eta argigarri honek, begirale ekologiko bilakatzeko gogoa eman zidan, gure “hobeki-bizitzeko”-arentzat hain beharrezkoa den metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzeko ekintza zehatzak ezagutzeko. Zertan datza zure eginkizuna? Hilabeteroko bilkuretan …