AZPIMARRATZEKOA 🔎 Klima Planak nola laguntzen ahal dituen Herriko Etxeak ekiten

Ez da errex auzapez bezala norberaren Herriko Etxean metamorfosi ekologikoari nola hasiera eman jakitea! Euskal Elkargoak bere Klima Planaren hainbat ekintzaren bidez Herriko Etxeen sustengatzeko eta laguntzeko engaiamendua hartzen du. Hona zenbait adibide:

  • Fuel-olio  eta gas kontsumoa (eta haiei loturiko fakturak) murrizteko, Euskal Elkargoak nahiantak diren Herriko Etxeentzat berotasun-sareak garatzeko bideragarritasun-azterketak egin ditzake.
  • Euskal Elkargoak hainbat konponbide partekatu garatzen ditu bere eta herri nahianten ondarearen trantsizio energetikoaren zerbitzuko:
    • Kontsumoaren jarraipena CITRON eta Buildsense tresnen bidez
    • Jatorri berriztagarriko argindarra erosteko taldearen berritzea
    • Biometanoaren 1. erosketa taldearen engaiamendua
  • Euskal Elkargoaren laguntza teknikoa ere eskaintzen zaie herriei: energiarentzat ingeniaritza finantzarioa, Europako edo eskualdeko finantzaketen zerrendatzea, Hiri Proiektuen unitatearen laguntza teknikoa, etab.
  • Mugikortasunari dagokionez, Mugikortasunen sindikatuak bere ibilgailu-parkearen diagnostikoak egin ditzake, emisio gutiko ibilgailu bilakarazteko, bai eta erregai alternatiboak kargatzeko guneak ezartzeko  bideragarritasun-azterketak ere (Gas Naturalarekin dabilen Ibilgailua, argindarra, etab.).
  • Herriko Etxeek ere krisi ekologikoen ondorioei aurre egiteko prest izan behar dute eta horretarako Herriko Etxearen Babes Planak landu behar dituzte: Euskal Elkargoak desmartxa horretan engaiatuak diren herriak sustengatzen ditu.
  • Azkenik, dirua gerlaren ardatza izanik, Euskal Elkargoak Herriko Etxeen trantsizio proiektuentzako finantzaketa tresnak zerrendatzen ditu.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.