Bizik jada gaitzetsi du Ipar Euskal Herriko ainitz Herriko Etxek, haietan Biarritzekoak, Victoria etorbidearen arraberritzearen kasuan, erregularki legea eta bereziki Ingurumen Kodeko L228-2 artikulua urratzen dutela, jakinez artikulu honek beharresten duela “hirietako bideen obratze edo arraberritzeen karietara (…) plantan emanak izan ditezen txirrindulentzat bideak, zirkulazioaren hertsaduren eta beharren arabera bide, lurreko marka edo pasabide independente baten egokitzeen bidez“.
Kasu horietan eta Macron-en potreten deslotzeen kasuekin gertatzen ez den bezala, ez da sekulan jaukimendurik izan. Zergatik? Zertan ari dira Prefetak, Prokuradoreak? Alta gertakari horiek argazki baten, izanikan ere lehendakariarena, deslotzea baino askoz larriagoak dira. Alabainan, egoera horrek arriskuan emaiten du kutsadura eta nahasmendu klimatikoaren ez gaizkontzeko txirrindula erabiltzen duten pertsonen bizia bera.
Izan dadin «dena autoz» politikari alternatiba plantan emaitearen premia seriotasun gabe hartzen duten herriko etxeen mailan edo bi milioi herritarretik goitik sustengatzen duten « Affaire du Siècle »-ek egin salaketak erakusten duen bezala aldaketa klimatikoaren kontra alfer egoitea akusatua den Estatuaren mailan, Justiziak nahasmendu klimatikoaren aitzinean lekuak husten dituzten erabaki hartzaile politikoak behar ditu auzipetu, eta ez deiadar joleak!