Arduradun politiko eta ekonomiko soberak beren ardurak ez dituztenez asumitzen, herritar mobilizazioak inoiz baino gehiago behar du segitu. Nazioarteko 2 egun berriz deituak dira, maiatzaren 24 eta 25ean, ekintza eta manifestaldiak denetan iraganen direlarik. Hemen gaindi:
Ostiralean, maiatzaren 24an klimaren aldeko gazteriaren greba iraganen da, Fridays For Future Euskal Herrik deitua, hitzordua 8 :30etan emana delarik René Cassin Lizeoaren aitzinean, martxaren abiatzearentzat.
Arratsean, 19:00etarik goiti, Baionako Atalante Zineman eztabaida gaualdi bat iraganen da « Grande-Synthe, la ville où tout se joue » filmaren inguruan. Gaualdia, ekologian, bio-aniztasunan, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan, bai eta ere trantsizioaren jarraipen sozial eta solidarioan, eta etorkinen harreran aitzindari den Grande-Synthe herriko auzapeza den Damien Carème-ekin iraganen da.
Larunbatean, maiatzaren 25ean, 2 martxa iraganen dira:
Donibane Garazin, Klimaren Aldeko martxa, Avenir Garazi Baigorrik, Bizi! Barnekaldek eta Irabiak antolaturik, Herriko Etxean 15:30etan hasiko dena (Txirrindiraultza bat lehenago Ahatsako Herriko Etxetik abiatuko delarik 13:30etan).
Baionan, justizia klimatikoaren aldeko martxa. Abiatzea, 15:00etan, Auzitegitik (Légion Tchèque Etorbidea, 17). Bertan, argazki erraldoi bat egina izanen da, asteartean, maiatzaren 28an, Bourg-en-Bresse-en epaituak izanen diren 6 klima militanteen sustenguz.
Gero, ibiliko gira «dena errepidetik»ari alternatiba emanen duen egiazko politika baten aldarrikatzeko: Ingurumenaren kodeko L228-2 artikuluaren errespetua, Tram’bus-aren aurrekontua bakarrik autobusentzat berezituak diren bideen eta bizikletentzat antolaketak finantzatzeko erabilia izan dadin, B.A.B. etorbide osoan bizikletentzat segurtasun neurri guziekin den bidearen galdatzeko, SNCF-aren bidez merkantzien garraioa, hurbileko trenbideen eta gaueko trenen, etab.-en defendatzeko.
Dei garrantzitsu bat, hainbat pertsonalitatek izenpetua irakurria izanen da Ibilaldiaren bukaeran, Paul-Bert Plazan.