Bizi!k bere lagun eta kide guziak deitzen ditu mobilizatzerat otsailaren 18an ostegunarekin, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen eta Michel Berhocoirigoin bere lehendakariaren kontrako auziaren kari. Denak elgarrekin numbrean izan behar gira Paueko auzitegiaren aintzinean 13:00tan, elkartze askatasuna aldarrikatzeko eta EHLGk garatzen duen laborantza iraunkor eta herrikoia defendatzeko.
Autobusez joaiteko, txartelak erosi behar dira egin ahala laster (10 euro joan jina) Ainiza Monjolosen, Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioan ) edo http://www.ehlgdoitvivre.org/?page_id=3041 blogaren bidez (ordainketa segurtatua).
Ez gaiten beha egon, gero ta denbora gehiago pasatu, gero ta zailago izanen delako autobusen erreserbatzea, hautu guttiago izanen da abiatze lekuendako. Zinez orain da mugitu behar!
(http://www.ehlgdoitvivre.org/?page_id=3041 blogean xehetasun guziak atxemanen dituzue abiatze eta itzultze tenoreei buruz).
Laborantza Ganbarak ehun bat laguntzaile behar ditu antolaketa segurtatzeko. Ostatuan, sukaldean, plantxetan, seguritatean… Laguntza emaiteko prest baldin bazira, laguntzaileen fitxa (hemen klika ezazu kargatzeko) igorri iban@ehlgdoitvivre.org helbiderat. Xehetasun gehiago lan itzuliendako 05 59 25 65 52rat deituz.