EHLGren auzia

Mila pertsona gaindi mobilizatu dira 13:00etatik auziaren bukaeraraino 20:00ak airean.

Prokuradoreak 2000 euroko isuna galdegin du, defentsaren iritziz biziki “politikoa” (euskal testuingurua, departamenduaren aldarrikapena…) zen erruztatzearen bukaeran. Prokuradorearen aburuz, EHLGren beste garaipen batek bultzatuko lituzke Bretainia edo Alsazia bezalako eskualdeak egitura idurikoen muntatzen.

Defentsak, Corinne Lepage, Joseph Montier et Jean-René Etchegaray-en eskuz [:]salatu du EHLGk estatuarengandik jasaiten duen jazarpena bere sortzetik 2005ean, abokatu orokorraren erruztatzea funtsarik gabekoa zela erran eta azpimarratu du zirikatze judizialaren alde “inkonstituzionalista”k elkartze askatasunari eraso egitea diola.

Epaia 2010ko maiatzaren 6ean emana izanen da.

Rey prefeta ez da epaiaren emaitzaren beha egonen bere jazarpena segitzeko elkartearen kontra. Jakin berri dugu Paueko auzitegi administratiboari helegite bat igorri duela Senpereko herriko etxearen kontra, 2000 euroko diru laguntza bozkatu zuelako EHLGk bertako laborarien sustenguz egin zituen ekintzentzat. Afera hori legalitatearen kontrolan onartua izan zen abenduaren 22an. Senpereko auzapezak Christine Bessonnart andereak (bestalde eskualde hauteskundetako Modemeko zerrendan hautagaia eta euskal herriko auzapezen elkartearen lehendakaria, euskal herriko auzapeza guziak batzen dituena) bere diru laguntza mantentzeko “bururaino borrokatzeko gogoa” duela iragartzen du. Afera Paueko auzitegi administratiboan epaitua izanen da heldu den martxoaren 9an.

Argi da, afera larri hortaz kondena ttipia ateratzen balitz ere, hau onartezina litaikela eta lanjerosa litaikela elkartearen geroarentzat.

Edozoin EHLGren kondena ttipik justifikatuko luke EHLG elkartearen kontrako 5 urtetako jazarpena eta podere zuzengabekeria estatua eta administrazioarengandik. Larriago, gisa hortako kondenak prefeta bultzatuko luke Euskal Herriko Laborantza Ganbararen kontrako jazarpena segitzea elkartea hil arte.

Horregatik, gure eskubideetaz jabeturik, EHLGk espero du afera hortatik aske ateratuko dela.

(Egunaldiaren irudiak sarean emanak dira atzotik : http://www.ehlgdoitvivre.org/ )