Senpere: legez kanpoko  iragarki taulak kenduak izan dira Biziren ekintzatik landa!

Bizi elkarteak begi onez ikusten du Senpereko herrian legez kanpoko iragarki taulen  laster kentzea. Elkartea  ostiral honetan, urtarrilaren 31n, ohartu da bertatik pasatzean, iragarki taulak kenduak izan zirela Amotzeko zubiaren ondoan eta Amotzeko eskolaren aitzinean, urtarrilaren 27an, astelehenarekin, burutu ekintzatik lau egun baino gutiagotara. Bizik bere ekintzaren bidez agerian utzi zuen iragarki taula horiek publizitatea debekatua den “gune sailkatu” batean emanak izan zirela.

Hala ere, Herriko Etxeak ez zuen erantzun, herriarteko Tokiko Publizitate Araudia (hTPA)(1) lantzeko prozesuaren erdian, beren herrian ondoko 12 urteentzat iragarkien kopurua handitzeko kontratu berri bat sinatzeari buruz Bizik egin zion galdeari.

Bizik Senpere ere jomugan zuen, hiri-altzarientzat kontratudunak diren 9 herrietan (Angelu, Baiona, Biarritz, Kanbo, Ziburu, Donibane Lohizune, Senpere, Urruña eta Mugikortasun Sindikatua) baita, kontratu horiek hTPAn salbuespenak ezartzearen aldekoak direlarik, eta horren bidez normalean babesturiko guneetan publizitatea baimentzen delarik. Gaur egun gai hau hautetsien artean eztabaidagai da.

“Babes sendoaren nahia hainbat aldiz nabarmendu delarik, Herriko Etxe  hauek publizitatea berriz sartzea ahalbidetzen duen araudi laxo bat nahiko lukete, digitala barne! – Ingurumen Kodeak normalean babesten dituen eremuetan, salatzen du Anthony Lubrano Biziko bozeramaileak. Horregatik, herritarreii dei egiten diegu Euskal Elkargoak(2)  antolatzen dituen bilkuretara joatea publizitatearen murriztea eta zinez babeslea den araudi baten galdatzeko”.

Bizirentzat, publizitatea, gehiegizko kontsumoaren ideologia zabaltzeko tresna nagusia da. Tresna horrek hazkuntza materiala, baliabideen xahutzea eta klima-aldaketaren erantzule diren gero eta berotegi-efektuko gas gehiagoren isurtzea elikatzen du. Elkartearen ustez, elikadurari, garraioari, klimari eta osagarriari dagokionez, publizitate mezuek Euskal Elkargoko helburuen kontrako bizimoldeak hartzera bultzatzen gaituzte.

(1) Momento honetan landua izaten ari den Ipar Euskal Herriko herriarteko Tokiko Publizitate Araudiak  zehaztuko ditu Euskal Elkargoko 158 Herriko Etxeetan kanpoko publizitateari aplikatuko zaizkion baimen eta debeku eremuak eta arauak.

(2)  https://www.communaute-paysbasque.fr/actualites/agenda/evenement/reunions-publiques-sur-le-reglement-local-de-publicite-intercommunal