2026ari buruz,  herritarren bilana hasten da!

Urtarrilaren 25 eta 26an bildu gira elkarrekin ikusteko  tokiko politiken agendetan erronka ekologikoak eta sozialak nola plantan eman.

33 lagunek parte hartu dute Hitza Hitz kanpainaren aitzinatzeak segitzeko 2025eko erronkekiko. Mobilizazio honek dinamika berri bat markatzen du klima eta justizia soziala 2026an tokiko politiken funtsezko elementu izan daitezen!

Oroitaraztea: 2025ean eta 2026an, ondoko hauek eginen ditugu:

  • Herriko etxeetako egoeraren bilana eginen dugu eta, molde ezberdinetan zabalduko eta partekatuko dugu, nasaiki.
  • Jendartearen nahiari erantzuten duen lurralde solidario eta jasangarri bati buruz joateko, hautagai-zerrendei laster martxan ezartzekoak diren ezinbesteko ekintzak proposatuko ditugu.

Kanpainaren ardatz desberdinak jorratu ditugu asteburuan zehar, aurkezpenak eta tailerrak txandakatuz. Asteburua 6 tartetan egituratua zen:

  • Kanpainaren ikuspegi orokorra
  • Larrialdi ekologikoa: zertan da Ipar Euskal Herria?  Lurraldearen txostenean parte hartu
  • Komunikazioa: Lurraldea iratzartzeko formatu eta formula harrigarriak atzeman
  • Ekitaldi bat eta komunikazio baliabide bikainak emaitzak zabaltzeko
  • Begiraleak aktibatu: herritarrak antolatu eta mobilizatu
  • 2026ko hauteskundeetarako bidean: beren programan ezinbesteko neurri ekologiko eta sozialak dituzten zerrendentzat

Zuk ere parte hartzen ahal duzu: begirale bilaka!

Zure denbora librearen arabera eta zure gaitasunen arabera lagun gaitzakezu Hitza Hitzen atal ezberdinetan:

2025eko txostena
lurraldearen bilana egin
2026ko neurriak
2026ko herriko eta elkargoko bozentzat neurri ekologiko eta sozialak proposatzea
Herriko Etxeetara deiak egin informazio galdeak lortu eta zabaldu dituztela segurtatzeko
Jantokiaren menuen atala: jantokiko menuak biltzea & jantokiko menuen ebaluatzea
Herriko Etxeen ebaluatzea
Datuen eta emaitzen tratamendua eta analisia
Datuen eta emaitzen aurkezpen formatua
Publiko orokorrarentzat den txostenaren/laburpenaren/liburuxkaren idaztea
Ezinbestekoak diren  neurrien dokumentuetan laguntzea
 2026ko herriko eta elkargoko hauteskundeetara aurkezten diren zerrenden izenen biltzea
Zerrendekin topaketetan  parte hartzea
KomunikazioaMobilizazioa
Sare sozialetako komunikazioan laguntzea
Karrikako komunikazio eta afixaketan laguntzea
Formatu konpreniaisak eta mintzo direnak atzeman
Irudi sortzea
Crowdfunding-a antolatzea
Emaitzak plazaratzeko ekitaldian laguntzea
Herriko taldeen antolatzea
Hilabeteroko bilkuren antolatzea 
Herritarrentzat formakuntzak antolatzea
Begirale berriak atzeman eta parte har arazi 
  • Kanpaina koordinaketan parte hartu nahi duzu?

Hitza Hitzen koordinazioan parte hartzen ahal duzu. Horrek erran nahi du erregularki parte hartzen ahalko duzula kanpainaren atal ezberdinak aitzinarazteko.

Igor mezu bat hitzahitz@bizimugi.eu helbidera

  • Esku ukaldi  bat eman nahi al duzu noizean behin?

Harremanetan sartuko gira zurekin   misioak eskaintzeko, hala nola afixa kolaketak egitea, hautetsien deitzea edo Herriko Etxeen ebaluazioan parte hartzea.

Begirale gisa izena eman dezakezu hemen.

Xehetasun gehiago nahi dituzu?

Ez duda, gurekin harremanetan sar edo  otsailaren 10ean Baionan 19:00etatik 21:00etara iraganen den ondoko begiraleen topaketan parte har, jakinez etorri berrientzako harrera tarte bat antolatua dela 18:30ean!