Category: Collectif Stop pub

Martxoaren 22a – Antipub besta Patxokin!

Martxoaren 22an, larunbatarekin, 19:00etatik goiti, zatoz besta egitera, stop pub mobilizazioaren alde! Kontzertua (Zezette et Pouzix’s), afixen desbideratzea, antipub quiz galdeketa eta pintxoak, ez dugu ideiarik falta publizitatearen irudia desegiteko! Antolatzen lagundu nahi gaituzu? Eman zure izena boluntarioen inprimakian

Publizitaterik gabeko igandea Baionan

Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak Baionako hiriguneko publizitate guziak kendu ditu igande honetan, martxoaren 2an, herriko biztanleei publizitaterik gabe beren hiribarnea nolakoa izanen zen erakusteko. Indarrean den Euskal Kosta eta Aturri aldeko Herriarteko Tokiko Publizitatearen Araudia (RLPi / HTPA) salatzen du, azken honek ondare eremu honetan publizitatea ezartzeko salbuespenak baimentzen baititu. Publizitatea Geldi kolektiboak Jean-René Etchegaray auzapezari dei egiten dio Ipar Euskal Herriko RLPi-HTPA  babesgarri berri baten alde ager dadin, etorkizunean horrelako salbuespenak ez daitezen posible izan.

Continue reading

Sar harremanetan zure Herriko Etxearekin, Ipar Euskal Herrian publizitatea murrizteko!

2025. urtea erabakigarria da gure lurraldearentzat publizitate aldetik. Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeentzat arauak finkatuko ditu. Mila moldez, publizitateak kontsumitzea gure kezka guzien konponbidea dela adierazten digu. Arazo frango sortzen ditu zabaltzen dituen mezuen bidez: mezu sexistak, menpekotasuna sortzen duten produktuak, larrialdi klimatikoarekin bateraezinak diren bizimoldeak. Gure bizi-ingurunea hondatzen du. Bederatzi Herriko …

Continue reading

Publizitatea: finkatu helburuekin koherentzian diren neurriak har ditzagun – Gutun irekia

Hiriko altzarien kontratu-jabe diren 9 herrietako hautetsiei gutun irekia: Angelu, Baiona, Biarritze, Kanbo, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere eta Urruña.

Continue reading

Senpere: legez kanpoko  iragarki taulak kenduak izan dira Biziren ekintzatik landa!

Bizi elkarteak begi onez ikusten du Senpereko herrian legez kanpoko iragarki taulen  laster kentzea. Elkartea  ostiral honetan, urtarrilaren 31n, ohartu da bertatik pasatzean, iragarki taulak kenduak izan zirela Amotzeko zubiaren ondoan eta Amotzeko eskolaren aitzinean, urtarrilaren 27an, astelehenarekin, burutu ekintzatik lau egun baino gutiagotara. Bizik bere ekintzaren bidez agerian utzi zuen iragarki taula horiek publizitatea …

Continue reading

Bizik legez kanpoko iragarki taula itsutu du eta  Senpereko publizitate kontratu berria salatzen du

Bizi elkarteak Senpereko herrian den iragarki taula bat gaitzetsi du 2025-01-27an. Bizik taula horiek publizitatea debekatua den guneetan ezartzen direla agerian uzten du. Bestalde, herriarteko tokiko publizitate araudia (hTPA) landua izaiten ari den prozesuaren garaian, Herriko Etxeak,  izenpetu berri du,  ondoko 12 urteetarako iragarkien kopurua handitzeko kontratu berria. Bizik herritarrak gomitatzen ditu 01/29tik 02/13ra Euskal Elkargoak antolatzen dituen bilkura publikoetara joatea bertan publizitatearen murrizte handia galdatzeko.

Continue reading

Urtarrilaren 29tik otsailaren 13ra, denak bilkura publikoetara!

Biztanleriaren iritzia biltzeko 8 bilkura publiko antolatzen ditu Euskal Elkargoak. Mementorik garrantzitsuena da publizitatearen murrizketa handia nahi dugula erakusteko. 2025. urtea biziki garrantzitsua izanen da publizitateari dagokionez. Lehen aldikotz araudi batek (hPTA) euskal hirigune elkargoko 158 herriak behartuko ditu. Haren edukia ekainean bozkatua izanen da. Bazterrak mugitzen hasiak dira bi urteko funtsezko lan eta ekintzaren …

Continue reading

Gure lurraldea publizitatetik babes dezagun!

2025. urtea biziki garrantzitsua izanen da publizitateari dagokionez. Lehen aldikotz araudi batek (hPTA) euskal hirigune elkargoko 158 herriak behartuko ditu. Haren edukia ekainean bozkatua izanen da. Bazterrak mugitzen hasiak dira bi urteko funtsezko lan eta ekintzaren ondotik. Gure proposamenak sinesgarri eta egingarritzat ezagutuak dira, eta puntu hau ez da gehiago eztabaidatzen. Hautetsi batzuk haietaz inspiratzen …

Continue reading

Ipar Euskal Herrian publizitatea mugatzeko 9 neurri!

Bizi! kide den Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak gaur prentsan aurkeztu ditu publizitatea mugatzeko 9 proposamen. Publizitateak gure jendarteetan duen eragina untsa dokumentatua da gaur egun. Publizitateak estereotipo eta jokaera ainitz indartzen ditu: mendekotasunak, gehiegizko kontsumoa, genero estereotipoen indartzea, berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzten produktuen sustapena, etab. Publizitate argiduna eta bereziki pantaila animatuak, …

Continue reading

McDonald’s iragarkiak Lurrama azokaren denboran, onartezina

Nola jasan ditzakegu McDonald’s iragarkiak B.A.B osoan gaindi, “Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen” lema duen laborantza herrikoiaren azokaren denboran?! McDonald’s jan txarra da, kulturen estandarizazioa eta hirugarren mailako laborantza, klimarako eta biodibertsitaterako ezin txarragoa, mundu osoko laborariak lehian ezartzen dituena… Publizitateak gure laborantza eredua sabotatzen du. Haren mugatzeko neurriak hartzeko garaia da. Frantses Estatuan, …

Continue reading