« Erresistentzia berriaren garaia heldu da. »
Edgar Morin
Editoriala
Sartze politikoa ezegonkortasunak markatzen du, baita aldakortasunak ere. Azken aldietan ere, eskuin muturraren gorakada da azpimarragarria, bai frantses Estatuan, bai Europako beste hainbat herrialdetan.
Bizik, alderantziz, klimaren eta justizia sozialaren aldeko borrokan koherentzia eredugarria erakusten eta frogatzen du, eta 15 urte daramatza hortan.
2009az geroztik ezinbestekoa izaten segitzen duen borroka, bata bestearen atzetik segitzen duten bero-errekorrek erakusten duten bezala.
Alta, klima-aldaketaz ohartarazten duten eta elkartasunaren alde lan egiten duten militanteak gero eta gehiago poliziaren indarkeriaren eta errepresio judizialaren menpe dira, berriz ere, Frantzian bezainbat Europan.
Beraz, sekula baino premiazkoagoa da borrokatzea eta buru egitea. Eta urtebetetze opari gisa zer ideia paregabea Biziko kide bilakatzea funtsezko borroka honetan jarraituki parte hartzeko.
Potreta
Jérémie, 38 urte, Baiona
“Bizi!-k eraldatu du nire bizitza, nire ikusmoldea, nire antolaketa zentzua, eta nigan konfiantza hartzeko aukera eman dit, alde askotatik.”
Pariseko eskualdetik nator eta badu 7 urte Ipar Euskal Herrian bizi naizela. Betidanik ukan dut engaiatzeko errotikako beharra. Bizi!-n sartu nintzenean, 2018ko Alternatibaren antolaketa betean, halako energia eta antolakuntzaren zein estrategiaren zentzua ikustean, berehala bihozkada ukan nuen.
Gaur egun soldatadun eta boluntario ardura bikoitza daukat. Langile gisa, finantzak eta administrazioa kudeatzen ditut. Boluntario gisa, koordinaketako eta Eguneroko Kudeaketa Taldeko kide naiz. Nire eginkizuna da elkartearen funtzionamendu egokia kudeatzea eta koordinaketaren lana inplikazio politikorik ez duten zeregin eta erabakietatik libratzea. Prentsa azterketaz ere arduratzen naiz. Gure lana kanpoan nola ikusia den begiratzeko aukera da.
Bizi!-k dudarik gabe, nire bizitza, nire ikusmoldea, nire antolaketa zentzua eraldatu du (lehen biziki desordenatua nintzen!), eta nigan konfiantza hartzeko aukera eman dit, alde askotatik.
Bi urte daramatzat euskara ikasten. Bizi! euskara eta euskalgintzarako ate bikaina da. Euskarak leku berezia du. Euskaldunak falta ditugu baina hurbiletik ezagutzen ditut 15 edo 20 militante, Bizi!-tik pasatu direnak eta gero euskara ikasten hasi direnak. Orduan, euskaldunak eskas dira, baina anitz sortzen ditugu!
Kanpoko berri
Bero egiten du klimarentzat… eta militanteentzat
Badu urte bat baino gehiago gero eta beroago egiten duela hilabetetik hilabetera. Aldi berean, mundu osoan gaindi, klimaren aldeko militanteek zapalkuntza gero eta bortitzagoa jasaiten dute.
Oroit gaitezen COP21 garaian isuri tipula negarretaz eta klima beroketa “hemendik 2100era 2° baino askoz apalagoko igoerara” mugatzea egin agintzaz.Zertan gaude kasik 20 urte berantago? Copernicus eta NOAA bezalako europar eta amerikar behatokiek bat egiten dute: nehoiz gertatu ez den ondoren ondoko 15. hilabete beroena izan zen joan den hilabetea. 1,48°-ko bana besteko igoera gertatu zen 2023an, eta 2024an, duda handirik gabe marka hori gaindituko dugu.
Klima larrialdia beraz egiaztatua da, bermatua, frogatua, eta hala ere …
Hala ere gero eta militante ekolo ez-bortitz gehiagok gogortzen ari den zapalkuntza jasaten dute.
Bi egun guziez militante bat erahila da munduan. Errealitate triste honek Hegoalde orokorra izena duen eskualdeko herriak gehien bat hunkitzen baditu ere, europar estatuek beren aldetik, legearen arma zorroztasun handienarekin erabiltzen dute.
Paul Watson daniar lurraldean atxilotua izanak hedabideetan zabaldu du zapalkuntza horren berri. Baina ezezagun anitzek ere pairatu izan dute Estatu justizia horren gaztigua.
Britainia Handian, 5 urteko presondegi zigorrera kondenatu dituzte Just Stop Oil-eko bost militante, autobide bat blokatu zutelako.
Hegoaldean, Baztan haranean, golf bat eta luxuzko hotel bat eraikitzeko aurreikusi laborantzako lurrak okupatzen zituzten zazpi militante 20 urteko presondegi zigorrera kondenatu dituzte! Zerrenda hau ez da osoa eta ez du Frantzia baztertzen!
Hobe lizateke horrelako errabia klimaren zerbitzuko ematea… etsaiz tronpatu gabe.
Bisita gidatua
Ekintza taldea
Indarkeriarik gabeko ekintzak (eta askotan irrigarriak) antolatzea ingurumen kezka bat nabarmentzeko, hori da Ekintza taldeko eragileen eginkizuna.
Gaia plaza publikoan zabaldu, kanpaina bat martxan ezarri, erabakitzaile batekin, hautetsi batekin edo sektore pribatuko norbaitekin indar harremana plantan eman… Ekintza taldea da gure elkartearen funtsa hasieratik osatzen duena.Taldeak kooptazio bidez hautaturiko hamabost kide biltzen ditu. Eginkizuna delikatua du: Ekintza taldea, Biziren zinezko antolakuntza eta funtzionamendu adarra da. Desobedientzia zibila praktikatzen du, erradikal-pragmatiko izpirituan.
Zehazki, Biziko talde tematikoek Ekintza taldeari dei egiten diote aktualitateari loturiko ekintzaren bat burutzeko mementoan, eta azken honek, hortarako prest izateko, bi hilabetean behin bilkurak antolatzen ditu, mementoko kanpainetan oinarrituriko ekintzak hausnartzeko eta aurreikusteko, “beraz, talde batek ekintza bat burutu nahi duelarik kanpaina batentzat, jada pentsatua dugu zer egin genezakeen. Argi berdea ematen digute eta kasu honetan, Ekintza taldea aktibatzen da», azaldu digu Teddyk, taldearen koordinatzaileak.
Hortik goiti, antolakuntza oso bat plantan ematen da: ekintzaren kokalekuak identifikatzea, aktibisten presentzia segurtatzea, abokatu batekin lotura zuzenbide-informazioa eskuratzeko… eta zereginen banaketa logistikaren eta E Egunaren alderdi operatiboaren artean, eszenaratzearen aukeraketarentzat adibidez.
Egin dugu
15 urteren buruan oraindik hor gaude!
2009an militante batzuek sortua , Bizik bere 15. urtebetetzea ospatzen du aurten. Hamabost urteko borrokak, milaka militante eta jarraitzaile bildu dituzten garaipenak Euskal lurralde osoan.
2009ko ekainean, dozena bat pertsonak parte hartu zuten Biziren lehen biltzar nagusian. 15 urteren buruan, 800 bazkide baino gehiago kontatzen ditu mugimenduak.Zer bidea iragan den Iparraldeko ezinbesteko aktore bilakatu arte!
Hasieratik marraztu zuten bide honek du holako garapena ahalbidetu. Ardatz nagusiak berehala erabaki zituzten : tokiko ekintza eta ekintza globala bateratu, aldatzeko borondatean erradikala izan baina pragmatikoa egoeren azterketan, klimaren aldeko eta juztizia sozialaren aldeko borrokak elkarri lotu.
Bizi! ezagutarazi da ere bere antolaketaren zorroztasunari esker, beste mugimendu batzuk inspiratuko dituena, hala nola Alternatiba 2013an eta ANV-COP21 2015ean.Sentsibilizazio ekintza horiek, ikusgarriak izateaz gain, maiz umoretsuak dira eta garaipen garrantzitsuak ahalbidetzen dituzte, haietan berriena Mugerreko hezeguneetakoa.Baina Bizi! ez da sekula salaketa soilean mugatu, formakuntza eta proposamen indar bat ere bada, Euskal Herria Burujabe lurralde proiektuan zehazten duena.
Liburu batek abentura zoragarri hori kontatzen du : Beti Bizi!. Gure lokalean aurki dezakezue, neurririk gabe irakur ezazue!
Hitzorduak
Irailaren 16an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Jakazank Logistika lan taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers karrika 23 – Baionan
Irailaren 23an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan
Irailaren 30an, astelehenarekin 19:00 – 20:30
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Cordeliers karrika 22 – Baionan
Irailaren 30an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan
Urriaren 2an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan
Urriaren 8an, asteazkenarekin 19:00 – 20:30
Etxebizitza-Habitata lantaldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan
Urriaren 14an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan
Urriaren 21an, astelehenarekin 19:00 – 20:30
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Cordeliers karrika 22 – Baionan
Urriaren 21ean, astelehenarekin 19:00 – 20:30
Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Cordeliers karrika 22 – Baionan
Urriaren, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Jakazank Logistika lan taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers karrika 23 – Baionan
Urriaren 28an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan
Azaroaren 6an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Cordeliers karrika 20 – Baionan